World Without End (euskaraz Amaierarik Gabeko Mundua) 2007an Ken Follett gales idazleak idatzitako fikziozko historiazko eleberri bat da. 1989ko The Pillars of the Earth (Munduaren Pilareak) eleberri ospetsuaren jarraipena da.

World Without End
Datuak
IdazleaKen Follett (2007)
Argitaratze-data2007
GeneroaFikziozko Historia
Jatorrizko izenburuaWorld Without End
ArgitaletxeaPenguin Books (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Orrialdeak1.024
FormatuaInprimatua
ISBN0-525-95007-9
OCLC311579026
Euskaraz
IzenburuaAmaierarik Gabeko Mundua

Eleberri hau idazteko unean Ken Follett idazlea Gasteizko Santa Maria katedralan oinarritu zen. Istorioa Munduaren Pilareak eleberian jazotako gertakarietatik 17 urte ondoren gertatzen da.

2012an eleberri honetan oinarritutako izenburu berdineko zortzi atalez osatutako World Without End telesaila estreinatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1327, Ingalaterrako Erresuma, Kingsbridge hiria. Lau neska-mutil katedraletik atera eta jolasteko asmoz basora joango dira: Gwenda, lapur baten alaba; Caris, mediku izan nahi duen aparteko neskatoa; eta Merthin eta Ralph anaiak, lehena burua asmakuntzez beteriko mutiko buruargia, eta bigarrena tirano hutsa, izaera anker eta mendekuzalea duena. Basoan zaldun bat eta bi soldaduen arteko borroka baten lekuko izango dira. Soldaduak hil eta zaldunak agiri bat lurperatuko du, ondoren Kingsbridgeko monasterioan sartuko da, bere gainontzeko bizialdian fraide izateko asmoz. Agiri sekretu honen edukiak eleberrian garrantzi handia izango du.

Jada helduak direla, iraganeko lau neska-mutil horien bizitzak handigura, maitasuna, gorrotoa eta mendekuaren bidez elkarlotuko dira. Oparotasun eta gosete aldiak biziko dituzte, bai eta gerra eta izurri aldiak ere.

Caris, artile merkatari baten alaba da, neskatoa zela mediku izatea amesten zuen, baina Erdi Aroan emakumeei debekatutako lanbidea denez, belarretan aditua den sendatzaile bilakatu eta Elizarekin hika-mikak izango ditu. Halere, Carisek ez ditu ez hau ez eta beste debekuak ere onartuko. Beste emakumezko sendatzaile batekin ikasi eta bere independentzia gorde eta inongo gizonen menpe ez egoteko duen borondate handiak Merthinekiko duen maitasunarekin sentipen gatazka bat sortuaraziko dio. Halere, Merthin arotz izateko ikasten hasi eta bere dohai bikainei esker Kingsbridgeko arkitektoa bilakatuko da. Hiriko agintarien debetu eta murrizketak ez ditu inolaz ere onartuko. Carisekin ezin litekela ezkondu eta amesten dituen proiektuak ere ezin ditzazkela gauzatu ikustean, Italiara bidaiatuko du. Aldiz, Jacki heldutasunak ez dio batere onik egin, eta mutikoa zela baino oraindik gizon bortitz, anker eta mendekuzalegoa bilakatu da.

Kanpo estekak aldatu