Windows 11 Microsoftek garatutako Windows NT sistema eragilearen bertsio berriena da, 2021eko ekainaren 24an iragarri eta 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen. Bere oinordeko den Windows 10 gailu bateragarrietara doako bertsio gisa iritsiko da Windows Update bidez.

 Windows 11
Jatorria
Sorrera-urtea2021
Argitaratze-data2021
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa23H2 10.0.22631.3155
Aurkezpen data2021eko ekainaren 24a
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna, ingelesa, afrikaansa, albaniera, Amharera, arabiera, armeniera, assamera, azerbaijanera, Bangala (en) Itzuli, euskara, bielorrusiera, Bosniera, bulgariera, katalana, Txerokiera, Txinera sinplifikatua, txinera tradizionala, Kroaziera, txekiera, daniera, Estoniera, filipinera, finlandiera, frantsesa, galiziera, georgiera, alemana, greziera, gujaratera, hebreera, hindia, hungariera, islandiera, Indonesiera, Irlandako gaelera, italiera, japoniera, kannada, kazakhera, khmerera, konkanera, koreera, letoniera, lituaniera, Luxenburgera, mazedoniera, Malaysiera, Malabarera, maltera, maoriera, marathera, nepalera, bokmåla, nynorsk, Odia, persiera, poloniera, Brasilgo portugesa, Europar portugesa, Punjabera, kitxua, errumaniera, errusiera, Eskoziako gaelera, serbiera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, suediera, Tamilera, tatarera, Telugua, Thailandiera, turkiera, ukrainera, urdua, Uigurrera, Uzbekera, valentziera, Vietnamera eta galesa
Euskarriax86-64 (en) Itzuli eta ARM arkitektura
TelesailaWindows NT
Sistema eragileaWindows Portable Executable file format, 64-bit (en) Itzuli eta Windows Portable Executable file format, 32-bit (en) Itzuli
GUI tresnakFluent Design System (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentziaend-user license agreement (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaWindows 10
Ekoizpena
GaratzaileaMicrosoft
Fikzioa
Erabiltzen duIntel Bridge Technology (en) Itzuli eta Unified Extensible Firmware Interface (en) Itzuli
microsoft.com…
kronologia
Windows 10 Windows 11 Windows 12 (en) Itzuli

Microsoftek hasieratik adierazi zuen Windows 11k Windows 10en errendimendua hobetuko zuela bai eta honen erabilerraztasuna. Shell ean aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu, Windows 10X-aren ezeztatzearen eraginak bultzatuta, esaterako: hasiera-menu berritua, ikono dinamikoak ordezkatu dira «Widgets» izeneko panel batengatik. Internet explorer erabat ezabatua izan da eta Blink motorrean oinarritzen den Microsoft Edge-rengatik ordezkatua.

Segurtasun neurri gogor berrien ondorioz, Windows 11k hardware eskakizun zorrotzagoak ditu, Intel Core PUZen 8. belaunalditik aurrerako mikroprozesagailuak, AMD Ryzen Zen+ mikroarkitektura ala berriagoetan edo Qualcomm Snapdragon 850 ARM motako PUZak edo berriagoak soilik onartuz. Bai eta, UEFI abiaratze segurua eta Trusted Platform Module (TPM) 2.0, beharrezkoak izan dira. Gainera, ez da x86 32 biteko arkitekturekin ez eta BIOSaren firmwarea erabiltzen duten sistemekin bateragarria izango.

Garapena aldatu

2015eko Ignite konferentzian, Microsofteko langile den Jerry Nixon-ek adierazi zuen Windows 10 "Windows-en azken bertsioa" izango zela, ondoren Microsoftek adierazpen hura baieztatu zuen. [1] [2] Sistema eragilea zerbitzu kontsideratu zen, denboran zehar bertsio berriak eta egunerapenak argitaratuz. [3] Hala ere, bertsio berri baten edo Windows-en birmoldaketaren inguruko ustea sortu zen 2021eko urtarrilean, Microsoft-ek "Windows-en gaztetze bisual izugarria" aipatzen zuen lan-zerrenda argitaratu ondoren. [4] "Sun Valley" kodearen izenarekin garatutako Windows-erako freskatze bisuala sistemaren erabiltzaile-interfazea berriro diseinatzeko ezarri omen zen. [5]

Iragarpena aldatu

Microsoft Build 2021, garatzaileen konferentzian, Microsofteko CEO den Satya Nadellak, Windows belaunaldi berri bat iragarri zuen. Bere Keynote-aren arabera, hainbat hilabete zeramatzan garapenean lanean. Konferentzia bukatu eta aste batera, Microsoft 2021eko ekainaren 24eko ekitaldi pribatu baterako gonbidapenak banatzen hasi zen.

2021eko ekainaren 24an sistema eragilearen iragarpen ofiziala egin zen 45 minutuko bideokonferentzia baten bidez. gai nagusiak interfazea, aplikazioen maneiua, bideojokuen optimizazioa eta Microsoft Storearen diseinu berria izan ziren. Garapenaren bertsioak (Beta bertsioak), Windows Insider bidez hasi ziren banatzen 2021eko ekainaren 28an.

Kaleratzea aldatu

Windows 11 izena Microsoft-en laguntza dokumentu ofizial batean nahi gabe kaleratu zen 2021eko ekainean. [6] [7] Windows 11 mahaigaineko beta bertsio baten irudi filtratuak sarean agertu ziren geroago 2021eko ekainaren 15ean, [8] [9] eta ondoren aipatutako eraikuntzaren ihesaldia egin zuten egun berean. [10] Pantaila eta filtrazioen eraikuntzak bertan behera utzitako Windows 10Xaren antzeko interfazea erakusten du, diseinuaz kanpoko esperientzia birmoldatuarekin (OOBE) eta Windows 11 markarekin batera. [11] Microsoftek geroago baieztatuko zuen filtratutako beta-ren benetakotasuna, Panay-k "hasierako eraikuntza bitxia" zela esanez. [12] [13]

Ezaugarriak aldatu

Interfazea eta diseinua aldatu

Windows 11-k Fluent Design-en oinarritutako erabiltzaile-interfaze berria barneratzen du, aldaketa nagusiak,:gardentasuna, itzalak, kolore-paleta berria, ikono berriak eta ertz biribilduak izanik. Diseinuaren alderdi nagusienetariko bat "Mica" izenez ezagutzen den itxura da. Iraupen luzeko leihoen atzeko planoa margotzeko gaiak eta horma-paperak biltzen dituen material opako eta dinamikoa, hala nola aplikazioak eta ezarpenak". Interfazearen eta hasierako menuaren zati handi bat orain bertan behera utzitako Windows 10X.21 Segoe UI letra-mota bertsio aldakor batera eguneratu da, pantailaren bereizmenen artean eskalatzeko gaitasuna hobetuz. Sistemaren beste aldaketa batzuk sistemaren ikono, animazio eta soinu berriak dira. Windows 11 sistemaren hainbat elkarrizketa-koadro eguneratzen ditu, hala nola, "bateria gutxitzen ari da" alerta, besteak beste.

Zerbitzuak aldatu

Ataza-barrako "Widgets" botoiak (WIN + W) ezkerreko alboko panel bat erakusten du Microsoft Start erabiliz, istorio eta eduki pertsonalizatuak dituen albiste-agregatzailea (Windows 10-ren geroagoko bertsioetan sartutako "berriak eta interesak" panela zabalduz). Microsoft Teams era berean barneratuta dago ataza-barran, azken elkarrizketen zerrenda bistaratzen duen "chat" izeneko pop-up batekin.

Microsoft Store Windows 11n birdiseinatu da. Orain, Microsoftek Win32, web-aplikazio progresiboak eta beste pakete-teknologia batzuk banatzeko aukera ematen die garatzaileei, Universal Windows Platform-en aplikazioen estandarrarekin batera. Horrez gain, Amazon AppStoreren bidez, Android-en aplikazioen euskarria ere gehituko du. Aplikazio hauek jada ez daude Windows 11n: 3D Viewer, Microsoft Cortana, Internet Explorer, OneNote Windows 10, Paint 3D, Skype eta Microsoft Pay.

Ukipen hobekuntzak aldatu

Windows11k hobekuntzak ditu ukipen-elkarrekintzetan ere.Tablet modua ezabatzen da eta sistema automatikoki egokituko da beharrezkoa denean. Keinu berriak eta hobetuak erabil daitezke tabletetan eta ukipen-pantailetan. Aplikazioen leihoek, orain, ukipen-helburu handiagoak dituzte, eta automatikoki antolatuko dira ikuspegi zatituan, pantaila biratzen denean.

Windows azpisistemak aldatu

Windows 11k "Windows Subsystem for Linux (WSL)" izeneko bateragarritasun geruza dakar, Linux-eko exekutagarriak jatorrizko moduan exekutatzeko (ELF formatuan). WSL, Windows 10 eta Windows serverren aurretik implementaturik zegoen.

Lehen bertsioan agertu ez arren, 2022rako aurreikusia dagoen argitaratze batek, erabiltzaileei Android aplikazioak instalatu eta exekutatzea ahalbideratuko die, Windows Subsystem for Android (WSA) eta Android Open Source Project(OSP) bidez.

Sistemaren segurtasuna aldatu

Eskakizun minimoen zati gisa, Windows 11, Trusted PlatForm Module 2.0 (TPM 2.0) segurtasun prozesagailua duten gailuetan soilik instala daiteke. Microsoften esanetara, TPM 2.0 koprozesagailua, sistema eragilearen ardatz nagusia da firmware eta hardware erasoen aurka.

Aurreko bertsioen modura, Windows 11k faktore anitzeko kautotze eta kautotze biometrikoak onartzen ditu Windows Hello bidez.[14]

Eguneratzeak eta euskarria aldatu

Windows 11 bertsioak
Bertsioa Izen gakoa Build Argitaratze data Euskarriaren egoera
  • Home,
  • Pro,
  • Pro Education,
  • Pro for Workstations
  • Enterprise,
  • Education
21H2 (kaleratze bertsioa) 22000 2021eko Urriaren 5a 2023ko Urriaren 10a 2024eko azaroaren 8a

Besteak aldatu

  • Windows 11 Mixed Reality
  • Windows 11 S
  • Windows 11 SE

Sistemaren eskakizunak aldatu

Hardware eskakizunak
Hardware osagaia Gutxienekoa
Prozesadorea 64 biteko prozesadore bateragarria ( x86-64 edo ARM64 ) gutxienez 1 GHz eta gutxienez 2 nukleo
Memoria (RAM) Gutxienez 4 GB
Biltegiratzeko lekua Gutxienez 64 GB
Sistemaren firmwarea UEFI
Segurtasuna Abio segurua, lehenespenez gaituta
Trusted Platform Module (TPM) 2.0 bertsioa
Txartel grafikoa DirectX 12 bateragarria edo WDDM 2.0 kontrolatzailearekin
Pantaila Bereizmen handiko (720p) pantaila 9 ” baina handiagoa diagonalean, 8 bit kolore kanal bakoitzeko
Interneteko konexioa eta Microsoft kontuak Interneterako konexioa eta Microsoft kontua behar dira Windows 11 Home lehen aldiz konfiguratzeko.

Windows 11ren sistemaren eskakizunak Windows-en azken bertsioarenaren antzekoak dira, halere, Windows 11k soilik 64bit-eko sistemak onartzen ditu, x86-64 edo ARM64 prozesagailuek onartzen dituztenaren antzekoak. IA-32 prozesagailuak ez dira onartzen. Gutxieneko RAM eta memoria eskakizunak zorrotzagoak dira, 4GB RAM eta 64GB barne memoria behar baitira. 2021eko ekainaren 21etik aurrera, Intel Core (8. , 9. , 10. eta 11. belaunaldiak ) edo berriagoak, AMD Zen+ edo berriagoak, eta Qualcomm Snapdragon 850 edo berriagoak onartuko dira soilik.

Ezaugarriak Aukerako funtzionalitateetarako eskakizunak
5G euskarria 5G Modema
HDR automatikoa HDR pantaila
Kautotze biometrikoa eta Windows Hello Kamera infragorria edo hatz-marka irakurgailua
Eramateko BitLocker Flash USB unitatea (Windows 11 pro eta bertsio hobeentzat)
Hyper-V Bigarren mailako helbideen itzulpena (SLAT)
DirectStorage Egoera solidoko unitate NVM, gutxienez terabyte bateko memoriarekin eta DirectX 12 Ultimate shader Model 6.0 txartel grafikoekin
DirectX 12 Ultimate Joko eta txartel grafiko bateragarrientzat
Soinu espaziala Hardware eta software euskarria.
Bi faktorezko autentifikazioa PIN aren erabilera, autentifikazio biometrikoa edo WI-FI, bluetooth dituen mugikorra
Ahos errekonozimentua Mikrofonoa
Wi-Fi 6E arekin bateragarria Hardware berria eta WLAN IHV, AP / WI-FI 6Erekin bateragarria den bideratzailea
Windows proiekzioa WI-FI egokitzaileekin bateragarria WI-FI Direct bidez, WDDM 2.0

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Windows 10
Windows 11
2021
Ondorengoa
'