Wincenty Kadłubek (11611223ko martxoaren 8a), Vincentius Krakoviakoa, Vincent Kadobubek, Vincent Kadlubek, Vincent Kadlubo, Vincent Kadlubko, Vincent Krakoviakoa edo Vincentius maisua bezala ere ezaguna, XIII. mendeko Krakoviako gotzaina eta Poloniako historialaria izan zen.

Wincenty Kadłubek

bishop of Krakow (en) Itzuli

1208ko martxoaren 28a - 1218 - Iwo Odrowąż (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Kraków (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKarwów, Świętokrzyskie Voivodeship (en) Itzuli, 1150
Herrialdea Polonia
HeriotzaJędrzejów abadia1223ko martxoaren 8a (72/73 urte)
Hobiratze lekuaJędrzejów abadia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
(1167 - 1185) : Arte liberalen hezkuntza, zuzenbide
Boloniako Unibertsitatea
(1167 - 1185) : Arte liberalen hezkuntza, zuzenbide
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea, apaiz katoliko latindarra eta apezpiku katolikoa
Lan nabarmenak
Santutegia
Martxoaren 8
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaZistertar

Biografia aldatu

Vincentius Karwów-en jaio zen Opatów ondoan eta Frantzian eta/edo Bolonian ikasi zuen. Fulk, Krakoviako apezpikua, 1207ko irailaren 11n hil ondoren, Vincentius kargurako hautatua izan zen. Inozentzio III.ak izendapena onartu zuen, eta Kadłubek Henry Kieliczek, Gnieznoko artzapezpikuak, sagaratua izan zen.

Gallus Anonymusen latinezko vox populi vox dei ("herriaren ahotsa, jainkoaren ahotsa") esaeraren ideia garatzen jarraitu zuen eta argudiatu agintariak (erregea) beti bete behar duela kontseiluak esandakoa, apezpikuak eta klanen ordezkariak barne, agitariek ez baitute kontseiluak baino aginpide handiagoa, Jainkoaren legeetatik datorkiolako. Halaber, aldarrikatu zuen agintaria kontseiluak hautatua izan beharko lukeela eta beren boterea gehiegi erabiltzen zuten agintariak kendu beharko lituzketela.

1215ean, Vincentiusek parte hartu zuen Laterango Laugarren Kontsilioan.

1218an, Vincentiusek dimisioa eman eta Jędrzejów-ko monasterioan sartu zen. Zistertarrekin bat egin zuen lehenengo poloniar bilakatu zen. Abadiaren elizako aldare handiaren aurrean ehortzi zuten. 1682. urtean, Joan III.a Sobieski erregeak Egoitza Santuari bere beatifikazioa eskatu zion. 1699. urtean, Zistertar Ordenaren kapitulu nagusiak antzeko eskaera egin zuen. 1764ko otsailaren 18an Vincentius Klemente XIII.ak beatifikatu zuen.

Lanak aldatu

 
Sandomierz katedraleko pintura
 
Wincenty Kadłubeken erlikiak Jędrzejóweko monasterioan

Vincentius-en obra ezagunena, Chronica seu originale regum et principum Poloniae (Poloniako Erregeen eta Printzeen Kronikak) Poloniako historia da, lau liburutan. Lehenengo hiru bolumenek Jan Gryfita artzapezpikoaren (1149 - 1167tik aurrera) eta Mateusz Krakoviako apezpikuaren (1143-1166) arteko elkarrizketaren forma hartzen dute. Lehen bolumenaren iturriak kondairak dira, bigarrena Gallus-en kroniketan oinarritzen da eta azkeneko biak Kadłubek-en esperientzietan oinarritzen dira.

Lan honek oso eragin handia izan zuen XIV. eta XV. mendeetako Poloniako doktrina politikoan, Stanisław Skarbimierzekoak eta beste batzuek sortutakoa, baita Wawrzyniec Grzymała Goślicki-ren XVI. mendeko obrak ere. Ideia horiek Poloniako Nobleen Demokrazia ekarri zuen, bere lanetan baitago, lehen aldiz, res publica hitzak (ikus Commonwealth eta Rzeczpospolita) Poloniaren testuinguruan erabili ziren.

Zenbaitek esan dute liburua Kasimiro II.a printzearen eskariz idatzia zela; Beste batzuek, Leszek printzeak eskatuta egin zuela, Vincentius apezpiku zen bitartean; Eta beste batzuek diote, ordea, ez zela idatzia izan monasteriora erretiroa hartu eta gero arte.