William Pars (Londres 1742ko otsailaren 28a - Erroma, 1782). Ingalaterrako erretratuen eta paisaien margolaria eta ilustratzailea izan zen.[1]

William Pars
Bizitza
JaiotzaLondres1742ko otsailaren 28a
Herrialdea Ingalaterra
HeriotzaErroma, 1782 (39/40 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta ilustratzailea
KidetzaRoyal Academy of Arts
Genero artistikoaerretratua
Igel-en erromatar monumentua (Pars-en lanean oinarritutako John Boydell-en lana)

Bizitza eta lanak aldatu

 
Rhone Glaziarra 1770-71, urmargoa.

London-en jaioa, burdin grabatzaile baten semea. Ikasketak St. Martin´s Lane Academy-ko Shipley-ren marrazki eskolan egin zituen baita  Duke Richmond's Gallery[2]-n ere. 17 urte zituela, 1761 urtean, Incorporated Society of Artis-en, erretratu eta miniaturak erakusketa batean parte hartu egin zuen eta horrela 1763 Society of Artists-eko kide egin zuten. 1764 urtean  Society of Arts-en historiko margolan baten sari modura domina bat jaso zuen.

1764 urteko ekainean, Dilettanti Society-k antolatuta, Richard Chandler eta Nicholas Revett-ekin batera, Greziarako bidaiara joan zen. Bidaia honen emaitza 'Ionian Antiquies' (4 liburuki) izan zen, Pars-ek eginiko marrazkiekin[3] hain zuzen ere.

1766 urteko abenduaren 2an Pars Ingalaterrara itzuli zen eta hortik lasterrera Henry Templerekin Suitzara marrazketak egitera joan zen, baita Tirol eta Erromara ere. 1769 urtean Royal Academy-ko lehen erakusketan Greziako zazpi irudi aurkeztu zituen. Elkargo horretan 1770 urtean bazkide izendatu zuten eta ondorengo urtean Europa inguruko beste zortzi irudi egin zituen, Tyrol eta Suitzakoan batez ere, baita erretratu bat ere. Akademia horretako erakusketetan aldian-aldian eta batez ere erretratuak aurkeztu zituen 1776 urtera arte.

 
Koliseotik Venus eta Erroma Tenplua.  William Pars, margoa, luma eta tinta, 1781.

Erreferentziak aldatu

  1.   Lee, Sidney, ed. (1895).
  2. Litekeena Richmond Etxea, Whitehall, London.
  3. Ionian Antiquies (Moby´s Newt Ltd.

Ikus, gainera aldatu

  • James Stuart (1713-1788). Pars-ek bezala, Nikolas Revett gidatuak Greziako zaharkinak irudikatu zituen.

Kanpo estekak aldatu