William P. Gottlieb

argazkilari estatubatuarra

William Paul Gottlieb (1917ko urtarrilaren 28-2006ko apirilaren 23) Ameriketako Estatu Batuetako kazetaria eta argazkilari ospetsua. Bere lan ezagunenak jazzaren «Urrezko Garaiaren» irudiak dira, 1930. eta 1940. hamarkadetan.

William P. Gottlieb

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Paul Gottlieb
JaiotzaCanarsie (en) Itzuli1917ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreat Neck (en) Itzuli2006ko apirilaren 23a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Delia Potofsky Gottlieb (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLehigh University (en) Itzuli
Marylandeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, kazetaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Marylandeko Unibertsitatea
The Washington Post
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0332019 Musicbrainz: d83b44b0-26a2-4d4c-b65d-bde885783a72 Discogs: 2356273 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gottlieb Lehigh Unibertsitatean matrikulatu zen, 1938an. Ondoren, Washington Post egunkarian lan egin zuen. Egunkari horretan jazzi buruzko zutabea argitaratzen zuen. Une batean egunkariak, argazkilaria oso garesti ateratzen zela eta, kendu zuen. Orduan Gottliebek argazki-kamera erosi zuen eta bere zutabean argazki propioak argitaratzen hasi zen.

Bigarren Mundu Gerra ondoren Down Beat aldizkarian lan egin zuen, jazzi buruzko garrantzitsuena. Beste aldizkarietan ere kolaboratu zuen, besteak beste, Record Changer, Saturday Review eta Collier's.

Hauek izan ziren erabili zituen kamerak: Speed Graphic, Graflex eta Rolleiflex.

Hil ondoren, bere nahia jarraituz, bere lanak jabari publikoan gelditu ziren.[1]

Argitalpenak aldatu

  • Gottlieb, William P. The golden age of jazz: on-location portraits, in words and pictures, of more than 200 outstanding musicians from the late '30s through the '40s. New York: Simon and Schuster, c. 1979. ISBN 0671243756 ISBN 0671247301[2]

Argazkien protagonistak aldatu

William Paul Gottliebek jazzaren «Urrezko Garaiaren» irudi asko egin zituen. Haien protagonistak mundu horren benetako izarrak izan ziren: Louis Armstrong, Duke Ellington, Charlie Parker, Billie Holiday, Dizzy Gillespie, Earl Hines, Jo Stafford, Thelonious Monk, Stan Kenton, Ray McKinley, Benny Goodman, Coleman Hawkins, Louis Jordan, Ella Fitzgerald, Benny Carter.[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William P. Gottlieb