Wikipediaren monumentua

Wikipediaren monumentua (polonieraz: Pomnik Wikipedii) Poloniako Słubice udalerrian dagoen Wikipediaren omenezko monumentu bat da. Mihran Hakobyan armeniarrak wikipedialariak ohoretzeko diseinatu zuen.

Wikipediaren monumentua
Pomnik Wikipedii
Wikipediaren monumentuaren irudia.
170 × 60× 60 cm
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Lubuszeko voivoderria
PowiatSłubice barrutia
Urban-rural municipality of PolandSłubice udalerria (Lubuszeko voivoderria)
HiriaSłubice
Koordenatuak52°20′58″N 14°33′37″E / 52.34931°N 14.56036°E / 52.34931; 14.56036
Map
Historia eta erabilera
Commission 2010(e)ko hamarkada
Eraikuntza 2014
Royal inauguration 2014ko urriaren 22a
KomisarioaKrzysztof Wojciechowski (en) Itzuli
Collegium Polonicum (en) Itzuli
Izenawikilari
Arkitektura
Materiala(k)fiberglass (en) Itzuli eta Erretxina
Dimentsioak250 (altuera) × 60 (zabalera) × 170 (luzera) × 60 (lodiera) cm

Deskribapena aldatu

Monumentua Słubice udalerrian dagoen Collegium Polonicum ikastetxeko Krzysztof Wojciechowski irakasle eta zuzendariak bultzarazi zuen eta Wikipediaren logoan oinarritutako munduaren bolari eusten dioten lau gizaseme biluzik irudikatzen ditu. Eskultura zuntz eta erretxinaz egina dago, Collegium Polonicum ikastetxean graduatutako jatorri armeniarreko Mihran Hakobyanek diseinatu zuen. Eskultura 47 000 eta 50 000 zloty (14 000 euro inguru) artean kostatu zen eta udalerriko agintariek ordaindu zuten. 170 × 60× 60 cm-ko neurriak ditu.

2014ko urriaren 22an jendaurrean aurkeztu zen eta online entziklopediari eskeinitako munduko lehenbiziko monumentua bilakatu zen. Piotr Łuczyński hiriko alkateordearen arabera, oroigarriak «hiria ikasketagune moduan duen garrantzia adieraziko du».

Idazkia aldatu

 
Monumentuaren aurkezpen ekitaldia, 2014ko urriaren 22a.

Monumentuaren oinarrian honako testu hau dago:

Kanpo estekak aldatu

« Monumentu honekin Słubiceko herritarrek Wikipediaren sorkuntzan boluntario gisa partehartu duten mundu osoko argitaratzaile anonimoei omendu nahi diete, politika, erlijio eta kultura mugez gain, gizasemeek sortutako proiekturik handiena baita. Monumentu hau ezagutzera eman zen urtean, Wikipedia 280 hizkuntzetan zegoen eta 30 milioi artikulu inguru zituen. Monumentu honen bultzatzaileak Wikipedia jakintzaren gizartearen oinarrietako bat izanik gure zibilizarioaren garapen sustengarria, justizia soziala eta herrialdeen arteko bakearen lorpenean lagun dezakeela ziur daude. »
2014-22-10.