Wendy James Matthew Barrie idazleak "Peter and Wendy" (Peter eta Wendy) elaberrian sortutako pertsonaia da.

Wendy George Darlingen alaba eta John eta Michaelen arreba nagusia da. Istorioaren hasieran, ez zuen hazi nahi. Horregatik, Peter Panek Sekula Betiko Lurraldeara eraman zuen, bere nebekin batera. Hala ere, han bere alde helduena agertu zen eta ume galduak zaindu zituen, baita ipuinak kontatu ere. Umeek euren “ama” izatea eskatu zioten.

Azkenean, bere heldutasuna onartu zuen eta Londresera itzuli zen. Beraz, Peter Panen ifrentzu bihurtu zen: Wendy hazi zen; Peter Panek jarraitu zuen uko egiten hazteari.

Kanpo estekak aldatu