We Are Standard punk-funk / dance-rock taldea da, 2002 urtean sortua Getxon (Bizkaia, Euskal Herria). Egun, taldea Deu Txakartegi, Jon Aguirrezabalaga, Javi Leta, D.W. Farringdon eta Juan Escribano kideez osatuta dago.

We Are Standard
We Are Standard kontzertuan Lleidan
Datuak
JatorriaGetxo, Euskal Herria
Musika motaRock
Instrumentuakbaxua, gitarra, bateria, teklatua
Urteak2002 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Mushroom Pillow
Taldekideak
Deu Txakartegi, Jon Aguirrezabalaga, Javi Leta, D.W. Farringdon eta Juan Escribano
Informazio gehigarria
www.wearestandard.net
Musicbrainz: aafd72b5-7a6e-425e-bfb8-bfe916a80786 Songkick: 2118830 Edit the value on Wikidata

Hasieran taldeak Standard izena izan zuen, baina 2008tik aurrera We are Standard deitzen dira; izan ere, izen bereko beste talde bat bazegoen Estatu Batuetan, non, Europako beste herrialde batzuetan bezala, bere bigarren diskoa argitaratu berria zegoen.

2004. urtean taldeak (oraindik Standard izanik) EP bat grabatu zuen hiru abestiz osatuta, Golden section izenarekin. Hurrengo urtean FIB musika jaialdian (Benicàssim) aurkeztu zuten eta bertako demo proiektuan irabazle bilakatu ziren, eta Mondosonoro aldizkariak maketa onenaren saria eman zien.

Haien lehen albuma 3.000 W 40.000 V izan zen, eta 2006ko martxoan argitaratu zuten Mushroom Pillow diskografikarekin. Diskoa arrakasta itzela izan zen, eta hura aurkezteko bira luzea egin zuten Espainia eta Europa osoan barrena, 100 kontzertu baino gehiago emanez.

Taldea biran jarraitzen zuen bitartean, 2007an bigarren EP publikatu zen, The Impossible Mixes, aurreko diskoaren lau kanten bertsio berri eta The Velvet Underground taldearen Waiting for the man bertsio berri bat barnean hartuz.

Bigarren albuma 2008ko azaroaren 4an heldu zen, Mushroom Pillow diskoetxearekin hau ere. Diskoak taldearen izen bera izan zuen, We Are Standard. Honen aurkezpenak Europa eta Ipar Amerikako herrialde askotara eraman zien. Ordutik aurrera beste bi diska atera dituzte eta remix bat ere bai.

Izan duten kontzerturik arrakastatsuenetakoa Bilboko 2009ko Aste Nagusian Zodiacs taldearekin batera Botika Zaharreko zabaldian emandako izan da.

Diskografia aldatu

  • Golden Selection (2004) - 3 kantako maketa
  • 3.000 V 40.000 W (2006, Mushroom Pillow)
  • The Mpossible Mixes (2007) - 5 kantako miniCD-a
  • We Are Standard (2008, Mushroom Pillow)
  • The Goldean League (2010) - remix
  • Great State (2011)
  • Day (2013)


Kanpo estekak aldatu