Waylon Smithers, Smithers jauna edota Smithers The Simpsons marrazki bizidun telesaileko fikziozko pertsonaia bat da. Springefieldeko zentral nuklearreko jabea den Montgomery Burns jaunaren laguntzaile pertsonal eta morroi leiala da.

Armairutik ateratzeke dagoen homosexualaren estereotipoa betetzen du, bahiz eta telesaileko zenbait ekoizleek "Burns-sexual" gisa definitu izan, alegia, bere erakarpen sexual guztiak Burns jaunarekiko mugatzen direla. Izan ere, Burns jaunarekiko duen leialtasunak bere duintasuna hautsaren pare uzteraino ipintzen du, maiz hura pozik egoteko dauden lan zikin eta duingabeenak eginez.

Jaka berde, atorra zuri, galtza urdin eta zapata beltza daramatza, bai eta gorrindola koloreko tximeleta-begizta eta betaurrekoak ere. Nahiz eta bere burua gaytzat inoiz ez aldarrikatu izan, gay adiskideak izan, Springfieldeko gay auzoan ibili, Stacy Malibu panpinak bildumatu eta oporrak gizonezkoentzat bakarrik diren lekuetan igarotzen ditu.

Kanpo estekak aldatu