Wat Tyler

politikari britainiarra

Wat Tyler (? - Londres, 1381eko ekainaren 15a) ingeles iraultzailea izan zen. Jauntxoen gehiegikeriak zirela-eta (zergen igotzea), Kent aldean matxinatutako nekazari eta eskulangileen buru egin zen. 1381. urtean Londreseraino abiatu ziren, eta Canterbury eta Londresko dorrea eta zubia konkistatu ondoren, Rikardo II.a erregearekin negoziatu ahal izan zuen. Negoziazioak, ordea, eten ziren, eta sortutako istiluetan larriki zauritu zuten Tyler. Handik gutxira hil egin zen, eta bertan behera geratu ziren nekazari eta eskulangile matxinatuen eskariak.

Wat Tyler

Bizitza
JaiotzaKent (en) Itzuli eta Essex (en) Itzuli, ezezaguna
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLondres1381eko ekainaren 15a ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakliderra, erreboltaria eta iraultzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak1381eko altxamendu ingelesa
Wat Tylerren heriotza

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu