Wassily Leontief (Munich, Alemania, 1905eko abuztuaren 5New York City, 1999ko otsailaren 5) errusiar-amerikar ekonomialari bat izan zen, 1973 urteko Ekonomiako Nobel Saria jaso duena. Ezaguna input-output taulak garatu eta aztertzeagatik, baina ekonomiaren beste arlo askotan ere lan egin zuen: industria-kontzentrazioa, prezioen zenbaki indizeak, nazioarteko merkataritza eta garapena, besteak beste.

Wassily Leontief

lehendakari

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1906ko abuztuaren 5a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1999ko otsailaren 5a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Estelle Marks (en) Itzuli  (1932 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaLadislaus Bortkiewicz
Werner Sombart
Doktorego ikaslea(k)Paul Samuelson
Thomas Schelling
Robert Solow
Kenneth E. Iverson
Vernon L. Smith
Richard E. Quandt (en) Itzuli
Dale W. Jorgenson (en) Itzuli
Michael C. Lovell (en) Itzuli
Karen R. Polenske (en) Itzuli
Robert Triffin (en) Itzuli
Abram Bergson (en) Itzuli
John Burr Williams (en) Itzuli
Hollis B. Chenery (en) Itzuli
Alan S. Manne (en) Itzuli
William N. Parker (en) Itzuli
Alfred Haskell Conrad (en) Itzuli
Richard Day (en) Itzuli
James M. Malcomson (en) Itzuli
Arthur MacEwan (en) Itzuli
Leon Nathan Moses (en) Itzuli
James Mitchell Henderson (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
errusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, estatistikaria eta pedagogoa
Lantokia(k)San Petersburgo eta Berlin
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Kielgo Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakLéon Walras
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Econometric Society (en) Itzuli
wassily.leontief.net

Bizitza aldatu

Irakaskuntza-munduko familia baten baitan jaioa, seme bakarra izan zen. Leningradoko Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen. 1925 urtean graduatu eta ikasketak Berlingo Unibertsitatean jarraitu zituen, 1928 urtera arte. 1928 urtean Kieleko unibertsitatean ikertzen ihardun zuen hiru urtez, harik eta 1931 urtean Estatu Batuetara joan zen. Han National Bureau of Economic research erakundean aritu zen lanean, baina hilabete batzuetan zehar bakarrik. Berehala, Harvard Unibertsitatetik deitu eta bertan aritu zen lanean 44 urtez. Urte hauetan, nazioarteko ospea lortu zuen, berak garatutako input-output analisiari esker. Horrela, 1973 urtean Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen. 1976 urtean New Yorkeko Unibertsitateko katedra hartu eta han jarraitu zuen lanean. Estella Marksekin ezkondu zen 1932 urtean eta alaba bat izan zuten, Svetlana izenekoa[1].

Ekarpenak aldatu

Matematika-prestakuntza handiko gizona izan zen, baina matematikaz eratzen ziren eredu ekonomikoak enpirikoki egiaztatu beharra, estatistikaren bitartez, azpimarratu zuen beti. Input-output taulak ikertzen hasi zenerako, ezaguna ziren ekonomia munduan. Izan ere, input-otuput taulak ziren François Quesnay ekonomialariak bere Tableau économique lanean proposatu zituenak. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendeanren hasieran ere, ekonomialari askok ikertu zituzten taulak, baina Leontief izan zen taulak errealitate ekonomikora aplikatu zituen lehena, zenbakizko taulak osatuz eta hauetan oinarrituz ekonomia errealari buruzko aurreikuspenak eginez. 1933 urtean hasita, 44 sektoreko taula bat osatu zuen, nahiz eta konputazio-lanak errazteko gero hamar sektoreko taula batez laburtu egin zen. Taulako koefizienteak egonkorrak zirela ziurtatzeko, 1919 eta 1929ko taulak alderatu ziren. Taula hauekin, The Structure of American Economy 1919-1929 ikerlana argitaratu zuen, gerora ere jarraipena izango zuena. Hurrengo urteetan, input-output taulen erabilera zabaldu eta sakondu egin zuen, sektore kopuru handiagoko taulak osatuz. Konputagailuen garapenari arreta handia jarri zion eta lehenengo Mark I eta Mark II konputagailuak erabili zituen taulei buruzko kalkuluak egiteko[2]. 1970 urterako, ekonomia berez oreka batera iristen zela defendatu zuen, baina inefizientziak ekideko ekonomiaren plangintza garrantzitsua zela baieztatu zuen. Ondoren, nazioarteko garapenari eta ingurugiro-arazoei buruz ikertzeari ekin zion, munduko ekonomia osoa aztertuz Nazio Batuak erakundearentzat.

Erreferentziak aldatu

  1. The New Palgrave. A dictionary of economics. Wassily Leontief.
  2. Input-output taulak matrize (matematika) bidez modelizatzen dira: alderanzketa eta bestelako kalkulu konplexuak, taula handietan batez ere, askotan buruttzen dira.

Kanpo estekak aldatu