Warbloga edo milbloga gerrari buruzko notizi edota gertakariei buruz hitz egiten duen webloga da. Batzuetan, warblog terminoak blogak gerraren aldeko pentsaera duela esan nahi du. Milblog terminoak, berriz, idazle edo blogaren egilea militarra edo hauekin harremana izandakoa dela esan nahi du.

Deskripzioa eta jatorria aldatu

Warblogak lehenez 2001. urtean agertu ziren Ameriketako Estatu BatuakAEBetan, Afganistanen inbasioa gertatu bitartean. Baina 2003ra arte, hau da, Iraken inbasioa gertatu arte ez ziren heuren heldutasunera iritsi.

Warblog batzuk beren edukia gerran zentratzen zuten bitartean, beste batzuk euren funtsa hainbat esparrutara zabaldu zuten: política, kultura… gaietara esate baterako. Gerra garaian eta gerrari buruzkoak ez diren gaiak jorratzen dituzten blogak, normalean gertatzen ari den istiluari buruz dihardute. Gerratea amaitzean, batzuek lehen zuten izaerara bueltatzen dira, beste batzuk, ordea, hartu duten pertsonaia berria kontserbatzen dute.

Matt Welch izan zen “warblog” terminoa izenpetu zuena eta 2001eko irailaren 17an bere warblog propioa kaleratu zuena.

Warbloggingaren hazkundea aldatu

Glenn Reynolds izan zen warblogginga ezagunarazi zuena. Gainera, bere Instapundit izeneko bloga gaur egun dagoen blog politiko nagusienetarikoa da. Beste warblog ezagunak, Steven Den Bestek egindako USS Clueless adibidez, irailaren 11 baino lehen kaleratu zen baina ez zuen bere edukia terrorismoaren aurkako gerra bezala definitu, data hau pasa ondoren.

Oraina aldatu

Pentsatu izan da warblog terminoa anakroniko bilakatu dela (Interneten gauzak zein azkar aldatzen direnaren irudia). warblog izenarekin ezagun bilakatu ziren blog gehienek edukia zabaldu zuten politika eta notizia orokorrak aipatuz. Horietako gehienak, informazio eguneratuaren foku bilakatu ziren, gai nagusia 2004. urteko elekzioak izan zirelarik. Beste batzuk aitzitik, gerrari zuzendutako atentzioa, alderdi bereizgarria dela uste dute eta ondorioz blog politikoetatik bereizi egiten dira.

Esparru honetan ordezkari moduko bat jaio zen “Milblog” izenekoa. Hauek ere gerra gaiak jorratu ohi zituzten. Blog hauek agente edota erretiratutako militarrek idatzitakoak izan ziren.

Bloggerra gaur egungo konbate zona posibletan bizi diren biztanleetara iritsi da. Honek ingelesez idatzitako blog Irakiar, Afgano eta Iraniarren hazkundea eragin du. Nahiz eta blog hauek warblogak ez izan, warblog egileek baita irakurleek ere laguntza ugari eskaini dituzte arlo honetan.

Aipagarria da esatea AEBn warblogginaren hazkundea sumatu ondoren, bertako departamentuak warblogak bijilatzen hasi dira. Hamar gizonek osotutako taldea sortu dute honetarako. Ondorioz zenbait warbloggerrek beren blogak ezabatu dituzte agintariek egin ditzaketen errepresaliei beldur baitira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu