Walter Jackson Ong, (1912ko azaroaren 30a - 2003ko abuztuaren 12a) estatubatuar hezitzailea, akademikoa, abadea, Ingeles filologiako maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa izan zen. Ezaguna zen bere Pizkundeko literatur eta historia intelektualaren ekarpen fenomenologiko eta pertsonalagatik. Ekarpenak hauexek izan ziren: zentzuaren eboluzioarena, Gerard Manley Hopkins-en pentsamenduarena, katolizismo garaikide amerikarrarena, eta, orokorrean, kultura garaikidearena.

Walter J. Ong

Bizitza
JaiotzaKansas City1912ko azaroaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSaint Louis2003ko abuztuaren 12a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Rockhurst University (en) Itzuli
Saint Louis University (en) Itzuli
Rockhurst High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaMarshall McLuhan
Perry Miller (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Marshall McLuhan
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, historialaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa, literatura-kritikaria, kazetaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Saint Louis University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Biografia aldatu

Walter Jackson Ong, Missouriko Kansas Hirian jaio zen. Aita protestantea eta ama katolikoa zituen; katoliko hezi zuten. 1933. urtean Rockhurst unibertsitatean lizentziatu zen, non latinean espezializatu zen. 1935. urtean Jesusen Lagundian sartu zen eta gero imprentan eta publikazioan lan egin zuen. 1946. urtean abade bilakatu zen. Ongek ingleseko masterra lortu zuen Saint Louis Unibertsitatean. Gerard Manley Hopkins-en poesiako erritmo libreari buruzko tesia Marshall McLuhan Kanadar gazteak gainbegiratu zuen, zeina , momentu horretan, Thomas Nashe eta aditz-arte tesian lan egiten ari zen Cambridge Unibertsitatean. Ong Filosofian eta Teologian (Saint Louis Unibertsitatean) lizentziatu zen. 1955. urtean, Harvard Unibertsitatean Ingeleseko doktoretza lortu ostean, Ong Saint Louis Unibertsitatera bueltatu zen, non irakasle izango zen 30 urtetan zehar. 1963an Frantziako gobernuak Ong ohoratu zuen Petrus Ramus (1515-1572) frantziar logikari eta hezitzailearen lanagatik. 1971. urtean Ong Zientzietako eta Arteetako akademia amerikarraren kide aukeratu zuten. 1974. urteko maiatza eta apirilean, Lincoln-en hizlaria izan zen, Kamerunen, Zairen era Senegalen (frantsesez) eta Nigerian (inglesez) idatziak aurkeztuz. 1978. urtean Ong Modern Language Association of America-ko presidente aukeratu zuten.

Ekarpenak aldatu

Ong-en lanik garrantzitsuena “Ramus, Method, and the Decay of Dialogue: From the Art of Discourse to the Art of Reason” da, zeina ez den gaur egungo idatzizkoaren kulturan soilik garrantzitsua, gaur egunean ikasketa kultural bezala ezagutzen direnetan ere berebiziko garrantzia dauka. Ong-ek Louis Lavelle-n La parole et l'ecriture-n (Paris, 1942) aurkitu zituen ikusizko eta ahozkoaren arteko aurkakotasunak aztertu zituen. Gainera, Ong-en Erdi Aroan dialektika eta logikaren pentsamenduaren espatializazioari eta zenbatekotasunari buruz argitzen diren datuek inprimatuaren kulturan "adimenaren egoera berri bat" azaleratzea ahalbidetu zuten.

Ramus and Talon Inventory liburuki lagungarria liburuaren historia gisa ezagututako alorrean eginiko ekarpen xume bat da, bertan Ong-ek Britainiar irletako eta Europa kontinentaleko ehundik gorako liburutegitan aurkitutako 750 liburuki (gehienak latinez) laburki deskribatzen baititu.

Ong-en hurrengo lanik garrantzitsuena The Presence of the Word: Some Prolegomena for Cultural and Religious History da, gaur egun komunikabideen ekologia bezala eta ikasketa kultural bezala ezagututakoetan lan aitzindaria izan zen. Berak azaltzen duenez “liluragarria da baina ez da murriztapena, ikuskatzaile eta komentaristek argitu duten bezala, [nire] lanaren arabera ahozkotasun primariotik, idatzizkotik eta argitaratutik iraganda, kultura elektroniko batera doan eboluzioak, zeinek bigarren mailako ahozkotasuna sortzen duen, ez du kultura eta gizakien pentsamenduan guztia eragiten. Are gehiago, nire tesia loturagarria da, aurrerapen garrantzitsuek kulturan eta zentsuan, askotan pentsagabeko barrukotasun batean, ahozkotasun primario batetik gaur egungo egoerara hitzak izan duen eboluzioari lotuta dago. Hala ere lotura hauek ugariak eta korapilotsuak dira, zergatia eta ondorioa bereiztea zaila delarik." (Interfaces of the Word 9-10).

Ong-ek tesi hau The Presence of the Word eta Interfaces of the Word lanetan garatzeaz gain Rhetoric, Romance, and Technology, Orality and Literacy eta beste zenbait artilutan ere garatzen du.

Bere lanik ezagunenak, Orality and Literacy: The Technologizing of the Word, ahozko kultura batetik idatzizko kulturara izandako bidea azaltzen du, zeinek idatzizko hitzen teknologiak komunikazioa ahalbidetuko duen. Idatzia, sakonki aztertu behar den teknologia gisa azaltzen da, eta gizakiaren pentsamendua soinuaren mundu sinpletik ikusmenaren mundura bilakatzen duen lehenengo elementutzat ere hartzen du. Aldaketa honek estrukturalismoa, dekonstrukzioa diskurtsoan egoera eta irakurle-erantzunari buruzko teoria, emakume edota gizonei irakurtzen eta idazten irakastea, gizarte azterketak, azterketa biblikoak, filosofia eta orokorrean historia kulturala baldintzatu zituen.

Ong-en "The Writer's Audience Is Always a Fiction" artikulua lan ugaritan da aipatua (ikus bedi Ong Reader 405-27), eta bere "Literacy and Orality in Our Times" hainbat aldiz izan da birrargitaratua (ikus bedi An Ong Reader 465-78).

Ong-ek erlijioa ere beste zenbait artikulu eta lanetan jorratzen du Frontiers in American Catholicism (1957) eta American Catholic Crossroads (1959) lanetatik, The Presence of the Word: Some Prolegomena for Cultural and Religious History (1967), Hopkins, the Self, and God (1986), Faith and Contexts (4 vols. 1992-1999) lanetara. Berak lekuan lekuko erlijio ohituretan eta Platonengan pentsamenduaren molde ziklikoa eta berak pentsamendu ebolutibo moduan jorratzen duen ohitura judu-kristauan pentsamenduren molde lineala alderatu nahi ditu.

Publikazioak aldatu

Klaseak edota konferentziak aldatu

  • 1985 Wolfson College Lectures at Oxford University, Opening Lecture, "Writing Is a Technology That Transforms Thought." In The Written Word: Literacy in Transition, ed. Gerd Baumann (Oxford: Clarendon Press, 1986).
  • The Alexander Lectures at the University of Toronto, Hopkins, the Self and God (Toronto, Buffalo, London: University of Toronto Press, 1986).
  • The Terry Lectures at Yale University, The Presence of the Word (New Haven and London: Yale University Press, 1967) Other Terry lecturers have included John Dewey, Erich Fromm, Charles Hartshorne, Carl Gustaf Jung, Jacques Maritain, George Gaylord Simpson, and Paul Tillich.
  • The Cornell University Messenger Lectures on the Evolution of Civilization, Fighting for Life: Contest, Sexuality, and Consciousness (Ithaca and London: Cornell UP, 1981)

Liburuak aldatu

  • Orality and Literacy: The Technologizing of the Word (London and New York: Routledge, 1982) 12 hizkuntzatara itzulia.
  • An Ong Reader: Challenges for Further Inquiry. Ed. Thomas J. Farrell and Paul A. Soukup. (Cresskill, NJ: Hampton P, 2002).
  • Faith and Contexts, 4 vols. Ed. Thomas J. Farrell and Paul A. Soukup. (Atlanta: Scholars P, 1992-1999).
  • Rhetoric, Romance, and Technology (Ithaca and London: Cornell UP, 1971) was a Scholar's Library selection for the Modern Language Association Book Club.
  • Interfaces of the Word (Ithaca and London: Cornell UP, 1977).
  • Ramus, Method, and the Decay of Dialogue: From the Art of Discourse to the Art of Reason (Cambridge, MA: Harvard UP, 1958).
  • Ramus and Talon Inventory (Cambridge, MA: Harvard UP, 1958).
  • The Barbarian Within (New York: Macmillan, 1962).
  • In the Human Grain (New York: Macmillan, 1967).
  • Frontiers in American Catholicism (New York: Macmillan, 1957).
  • American Catholic Crossroads (New York: Macmillan, 1959).

Artikulu erlazionatuak aldatu

Kanpo estekak aldatu