Walden (jatorriz Walden, Life in the Woods edo "Bizitza basoetan) 1854an, Henry David Thoreauk (1817-1862) idazleak argitaratutako saiakera ospetsua da, idazle estatubatuarrak idatzitako testu ospetsuena. Walden eragin handia izan du bai ekologismoan baita ere Desobedientzia zibilleko mugimenduetan.

Lehenengo edizioaren azala.

Ideia nagusia aldatu

Liburu honetan egileak berak bizi izandako esperientzia kontatu zuen. Thoreauk bi urte, bi hilabete eta bi egun Walden aintziraren ondoko etxetxo batean bizi izan zen. Etxetxoa hark berak eraiki zuen eta janaria bere baliabideak erabiliz eskuratzen zuen. Esperientzia horrekin izadiarekin lotuta bizi izateko aukera azaldu nahi zuen. Modu batez, honekin haren ideologia erakutsi nahi zuen: gizakia libre izateko naturan bizi behar du, alienatzailea den gizartetik kanpo.

Liburu honetan oinarritutako mugimendua mundu osoan zabaldu zen. Thoreauren jarraitzaileen artean Justo Garate (1900-1994) euskalduna egon zen.

Burrhus Frederic Skinner, konduktismoaren defendatzailea, bere eleberriari izenburua jartzeko liburu honetan inspiratu zen Walden Two (1948).

 
Walden aintzira (Walden Pond) Concord, Massachusetts.

Kanpo estekak aldatu

 
Thoreuauk egin zuen etxetxoaren erreprodukzioa.