Wabanaki Konfederazioa

Wabanaki Konfederazioa, baita ere Wabenaki edo Wobanaki gisa ezaguna, (euskaraz: «Lehen Argiaren Herria» edo «Egunsentiaren Argiaren Herria») Kanadako eta Ameriketako Estatu Batuen jatorrizko herriek sortutako erakundea da. Herri indigena hauek daude Konfederazioan: Maliseet herria, Passamaquoddy herria, Mikmak herria, Abenaki herria eta Penobskot herria.[1]

Wabanaki Konfederazioa
Datuak
MotaKonfederazioa
Historia
Sorrera1680(e)ko hamarkada
Desagerpena1862

Banaketa geografikoa aldatu

Wabanaki Konfederazioa lurralde horren izen indigenatik dator, Wabanahkik ('Egunsentiaren Lurra'). Kolono europearrek lur horri Acadia zioten. Gaur egun Estatu Batuetako Maine, Hampshire Berria, Vermont eta Massachusetts estatuak hartzen ditu. Kanadan Eskozia Berria, Brunswick Berria eta Quebec zati bat.[2]

Historia aldatu

Historikoki Konfederazioa Ipar-Amerikako algonkin hizkuntzen herrien bost herri-indigena bildu ditu. Amerikako Iraultzan paper garrantzitsua bete zuten herri hauek zeren eta 1776an sinatuta Waterloo Itunan Mikmak eta Passamaquoddy herriak sinatzaile gisa egon baitziren. Itun horri esker, oraindik egun Kanada aldeko wabaniek Estatu Batuen armadan sar daitezkeen. XX. mendenko zenbait gatazketan parte hartu dute, bestetik, esaterako Afganistango eta Irakeko gerretan.

Aipatutako bost herriekin batera Konfederazioak beste herri indigenekin lotura handia du: Innu eta Wyadot

XVII. mendean Wabanakien lurrak gatazkatatsuak izan ziren zeren eta Ingalaterra Berriren eta Frantziako Acadiaren arteko mugan baitzeuden. 1688an izan zen William Erregearen gerra ondoren, Wabanaki Konfederazioak britainiarren alde eta frantsesen aurka sei gerra garrantzitsuetan hartu zuten parte.

  • Willian Erregearen gerra (1688–1697)
  • Ana Erreginaren gerra (1702–1713)
  • Aita Raleren gerra (1722–1725)
  • George Erregearen gerra (1744–1748)
  • Aita Le Loutreren gerra (1749–1755)
  • Frantzia eta herri indioen arteko gerra (1754–1763)

Mende horretan populazioa kalte handiak izan zituen, batez ere gosearen eta izurriteen ondorioz.

Erreferentziak aldatu

  1. http://halifax.mediacoop.ca/story/rebuilding-wabanaki-confederacy/12494
  2. Toensing, Gale Courey. "Sacred fire lights the Wabanaki Confederacy", Indian Country Today (June 27, 2008), ICT Media Network

Kanpo estekak aldatu