WD 1310-472 Centaurus konstelazioan dagoen nano zuri bat da. Biziki ahula, bere itxurazko magnitudea +17,08koa da, eta 1986an aurkitu zuen Maria Teresa Ruiz buru zuen Txileko Unibertsitateko talde batek. Hasiera batean gure eguzki-sistematik 15 argi-urte baino gutxiagoara zegoela pentsatzen bazen ere, gaur egun 49 argi-urteko distantziara dagoela ezagutzen da.

WD 1310-472
Behaketa
Distantzia Lurretik16,7922 pc
Itxurazko magnitudea (V)17,11, 18,45, 16,32, 15,72, 16,708, 15,13, 15,04 eta 14,73
Mota espektralaDC
KonstelazioaCentaurus
Igoera zuzena198,23530086186 °
Deklinazioa−47,468864368078 °
Ezaugarri fisikoak
Argitasuna0 L☉
Izendapenak

WD 1310-472 DC11 espektru motakoa da, eta bere atmosfera hidrogeno hutsez osatua dago, bere DC izaera gora-behera, mota honetako nano zuri gehienetan helioa bait da nagusi. Izar hondar honen tenperatura efektiboa 4158 ± 72 kelvinekoa da, 4220 kelvinekoa beste ikerketa baten arabera. Nano zuriek energia fusio nuklear bidez sortzen ez dutenez, baizik eta erritmo konstante baten gehiegizko beroa kanporatzen dutenez, denborarekin euren tenperatura efektiboa jaisten doa. WD 1310-472ren estimatutako adina (izar hondar bezala) 9310 milioi urtekoa da. Izan ere, gure eguzki-sistematik hogei parsec baino gutxiagoko distantziara dauden nano zurien artean tenperatura txikiena duena eta zaharrena izango litzateke.

Era berean, objektu hauen argitasuna gutxitzen doa denborarekin, WD 1310-472ren argitasuna gure eguzkiarenaren %0,0038 delarik. Van Maanenen izarra, gure eguzkitik gertuen dagoen nano zuri bakartia, bera baino bost aldiz argitsuagoa da, Sirius Brekin alderatuta, azken hau 800 aldiz argitsuagoa den bitartean. WD 1310-472ren masa 0,63 eguzki masakoa da, aipaturiko Van Maanenen izarrarena baino arinki txikiagoa.

Kanpo estekak aldatu