Vologda oblasta (errusieraz: Вологодская областьtranslit.: Vologodskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 145.700 km²ko azalera du, eta 2010ean 1.202.444 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Vologda da, eta hiri handiena Txerepovets.

Vologda oblasta
 Errusia
Administrazioa
Estatua Errusia
Izen ofizialaВологодская область
ISO 3166-2RU-VLG
HiriburuaVologda
GobernuburuaOleg Kuvshinnikov (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak60°05′N 40°27′E / 60.08°N 40.45°E / 60.08; 40.45
Azalera145,700 km²
MugakideakArkhangelsk oblasta, Kirov oblasta, Kostroma oblasta, Jaroslavl oblasta, Tver oblasta, Novgorod oblasta, Leningrad oblasta eta Kareliako Errepublika
Demografia
Biztanleria1.160.445 (2021eko urtarrilaren 1a)
−16.244 (2018)
Dentsitatea8,25 bizt/km²
Informazio gehigarria
Lurralde moraOblasta
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta Europa/Mosku
Matrikula35
vologda-oblast.ru/

Geografia aldatu

Vologdako oblastak, honako subjektu federal hauekin egiten du muga: Arkhangelsk oblastarekin iparraldean, Kirov oblastarekin ekialdean, Kostroma oblastarekin hego-ekialdean, Jaroslavl oblastarekin hegoaldean, Tver oblastarekin hego-mendebaldean, Leningradoko oblastarekin mendebaldean eta Kareliako Errepublikarekin ipar-mendebaldean.

Oblastaren mendebaldeko herena goi Volgaren adarrek drainatzen dute, eta ekialdea Ipar Dvinaren arroaren barnean dago. Ipar-mendebaldeko eremu txiki bat Onega aintziraren arrokoa da[2].

Ondarea aldatu

Vologdako oblasta, monumentu historikoetan aberatsa da, Kirilo-Belozerski monasterioa, Ferapontov komentua (Gizateriaren Ondare dena), Veliki Ustiug eta Belozersk Erdi Aroko hiriak, Totma eta Ustiuzhnako eliza barrokoak, etab...

Ordu eremua aldatu

Vologdako oblasta Moskuko ordu eremuan dago (MSK/MSD). UTCrekin duen diferentzia, +0300 (MSK)/+0400 (MSD) da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu