Volgako Alemaniarren Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa

Volgako Alemaniarren Sobietar Errepublika Sozialista Autonomoa (alemanez Autonome Sozialistische Sowjetrepublik der Wolgadeutschen, A. S. S. R. W. D., errusieraz Автономная Советская Социалистическая Республика Немцев Поволжья) SESBeko errepublika autonomo bat izan zen, hiriburu Engels portu hiria zuena (1931 arte Pokrovsk izena ezagutu zena).

Historia aldatu

 
Streckerau herria, Volgan, 1920an

Volgako Alemaniarren Sobietar Errepublikak Errusian Volgako alemaniar gutxiengoaren zatirik handiena biltzen zen eremua hartzen zuen: 1897an 1,8 milioi inguru baino ez ziren geratzen. Errepublika 1924ko urtarrilaren 6an sortu zen eta 14 kantoitan banatuta zegoen: Fjodorowka, Krasny-Kut, Tonkoschurowka, Krasnojar, Pokrowsk, Kukkus, Staraja Poltawka, Pallasowka, Kamenka, Solotoje, Marxstadt, Frank, Seelmann eta Balzer.

Errusiako Iraultza baino lehen, Volgako alemaniarrek iraultzaile boltxevike antierlijiosoen erasoak jasan zituzten, euren kristau fedeagatik: jazarri zituzten eta etxebizitzak arpilatu zizkieten.

Sobietar Batasunaren inbasioak errepublikaren amaiera adierazi zuen. 1941eko abuztuak 28an Josef Stalinek A.S.S.Ra ezeztatua uzten zuen dekretu bat formaldu zuen eta Volgako alemaniarrak Kazakhstan eta Siberian kokatutako gulag eta beste kontzentrazio esparru batzuetara eramatea agindu zen. Stalin hil ondoren, dekretu hori baliogabetzat jo zen 1965ean, baina errepublika ez zen berrezarri, eta Volgako alemaniarrak bertan euren eskubide guztiei uko egiten zieten dokumentu batzuk sinatzera behartuak izan ziren. Horrek beste arlo batzuetan euren giza duintasuna kaltetzen zuen arren, jazarpenari amaiera ematen zion, amnistiaren bidez. Antzinako errepublikak hartzen zuen eremua gaur egun Saratoveko oblastaren zati da. Biziraun zutenek lurgabetu joan behar izan zuten.

Biztanleria aldatu

Volgako Alemaniarren errepublikako talde etnikoak

1926ko errolda 1939ko errolda
Alemaniarrak 379.630 (66,4%) 366.685 (60,5%)
Errusiarrak 116.561 (20,4%) 156.027 (25,7%)
Ukrainarrak 68.561 (12,0%) 58.248 (9,6%)
Kazakhstandarrak 1.353 (0,2%) 8.988 (1,5%)
Tartaroak 2.225 (0,4%) 4.074 (0,7%)
Volgako Finlandiarrak 1.429 (0,3%) 3.048 (0,5%)
Bielorrusiarrak 159 (0,0%) 1.636 (0,3%)
Txinatarrak 5 (0,0%) 1.284 (0,2%)
Juduak 152 (0,0%) 1.216 (0,2%)
Poloniarrak 216 (0,0%) 756 (0,1%)
Estoniarrak 753 (0,1%) 521 (0,1%)
Beste batzuk 710 (0,1%) 3.869 (0,6%)
Guztira 571.754 606.352

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu