Internet protokoloaren gaineko ahotsak edo VoIPk (Voice over Internet Protocol) Interneten edo IP erabiltzen duen konputagailu-sarearen bidez ahots elkarrizketak bideratzen ditu. IPren gaineko ahotsa, VoIP, IP telefonia, banda zabalaren gaineko ahotsa deitzen da ere. IPren gaineko ahotsaren trafikoa edozein IP konputagailu-sarek onar dezake, Internet sareari lotuta dauden sare lokalak barne.

VoIPren oinarritutako egitura
VoIP moldagailu bat ohiko telefono bat VoIP sarera konektatzeko .
1140E VoIP Phone

Osagaiak aldatu

VOIP komunikazioan ondorengo elementuek parte hartzen dute:

  • IP telefonoa: Etherneten bidez IP konputagailu-sarera konektatzeko RJ45 konektorea duten ohizko telefonoa da. Telefono beretik edo web interfazetik
  • IP bihurgailu analogikoa: Seinale analogikoa VOIPren protokoloetara bihurtuz ohiko telefonoak aprobetxatzea ahalbidetzen dute.
  • Softphones: VOIPren teknologia erabiliz konputagailutik deitzea ahalbidetzen duten programak dira. Hauen artean Skype, X-Lite, WengoPhone, GoogleTalk eta abar.
  • IP telefonoguneak (Gatekeepers): VOIPren teknologia eta ohiko telefonia batera edo IP telefonia esklusiboki erabiltzen duten telefonoguneak dira.
  • VOIP erabiltzaileak: VOIP teknologia erabiltzen dute deiak egiteko.
  • VOIP hornitzaileak: VOIP teknologiatik ohizko telefoniara deitzea ahalbidetzen dute, dirua kobratuz.
  • VOIP carriers: Bere VOIP ibilbideak saltzen dituzte hornitzaileei, IP handizkariak dira.
  • VOIP muturrekoak: Ohiko telefoniara deitzeko bere lineak saltzen dituzte VOIP hornitzaileei.
  • VOIP zerbitzuentzako enpresak: Telefonoguneak VOIPrekin konektatzea, CRM -> VOIP konexioak, softphoneak eta abar eratzea.

Arrakasta aldatu

VOIPren arrakastaren zergatiak dira:

  • Datuen konputagailu-sareen zabalkundea:
  • LAN, MAN
  • Internet:ADLS,ADLS2+, VDSL
  • WIFI,WiMax
  • Zerbitzu berriak garatzeko aukera
  • Hasierako kostu txikia
  • Bezeroentzako kostu txikiak
  • Informazioaren eta komunikazioaren gizartean bizi gara

Abantailak aldatu

Orokorrean VoIPren telefonia zerbitzua doakoa da, edo ohiko telefonia baino askoz gutxiago balio du. Honen arrazoia datua keta ahotsa garraiatzeko sare berdina izatea da. VoIP deiak hornitzaileen artean doakoak dira normalean. VoIP – VoIP deia doakoa da normalean.

Funtzionamendua aldatu

VoIP funtzionamendurako oinarrizko pausoak:

  1. Komunikatzaileek bere telefonoekin VOIP hornitzailean izena ematen dute.
  2. Igorleak hartzaile dagoen galdetzen du.
  3. VOIP zerbitzariak konexio egiteko datuak ematen ditu: sare ataka IP helbidea...
  4. Hizketakideen artean komunikazio gauzatzen da.

Guzti honetarako VOIP protokolo jakin bat (SIP, IAX2, H232...) erabiliz.

Arazoak aldatu

Ohiko telefonian ez zeuden arazoak eta zerbitzu kalitateari dagozkionak (QoS:

  • Gutxiengo banda zabaleraren baldintza (30Kb/s)
  • 300 milisegundoko atzerapenarekin komunikazioa eginezina da
  • Jitter: Sortasunaren aldaketa.

Protokoloak aldatu

VOIP komunikaziorako protokolo desberdinak daude. Antzinakotasunaren irizpidea jarraituz daude ordenatuta (zaharrenetik berrienera):

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu