Vladímir Semionovitx Golenistxoverrusieraz: Влади́мир Семёнович Голени́щев— (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1856ko urtarrilaren 29a - Niza, Frantzia, 1947ko abuztuaren 5a) egiptologo handia izan zen, egiptologiaren aitzindarietako bat.

Vladimir Golenistxov

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakВладимир Семёнович Голенищев
JaiotzaSan Petersburgo1856ko urtarrilaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaNiza1947ko abuztuaren 5a (91 urte)
Hobiratze lekuaRussian Orthodox Cemetery in Nice (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Oriental Studies of the St. Petersburg University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakegiptologoa
Enplegatzailea(k)Kairoko Unibertsitatea

Find a Grave: 137777209 Edit the value on Wikidata

Golenistxov Errusiako aitoren sendi zahar batean zuen jatorria eta San Petersburgoko unibertsitatean ikasi zuen. 1884-85ean, indusketak antolatu eta finantzatu zituen Wadi Hammamaten (Egipto), eta gero, 1888-89an Tell el-Maskhutan ikertu zuen. Hurrengo bi hamarkadetan hirurogei aldiz baino gehiagotan Egiptora bidaiatu zuen eta 6.000 egiptoar zaharki baino gehiagoko bilduma handia pilatu zuen, garrantzi handikoak diren zenbait dokumentu barne hartuta: Moskuko matematika papiroa, Unamonen historia eta Faiyumgo zenbait erretratu. Hermitageren hainbat papiro ere argitaratu zituen, esaterako Nefertiren profezia, Hermitage museoan zainduta dagoena.

Bere bilduma Puxkin museori saldu zion 1909an. 1917ko errusiar iraultzaren ondoren, ez zen Errusiara itzuli, Nizan eta Kairon kokatuz. Egipton, Kairoko unibertsitateko Egiptologia katedra ezarri eta egon zen 1924tik 1929ra. Kairoko Egiptoar Museoak ere kontratu zuen, non papiro hieratikoak katalogatu zituen.

Nizan hil zen, 90 urte zituela. bere dokumentuetako batzuk Oxfordeko Griffith Instituten daude.

Kanpo estekak aldatu