Vittorio Alfieri kondea (vitˈtɔrjo alˈfjɛri ahoskatua; Asti, Piemonte, 1749ko urtarrilaren 16a - Florentzia, 1803ko urriaren 8a) italiar antzerkigile eta olerkari izan zen. Europan zehar bidaiatu ondoren (1767-1772), Turina itzulirik literaturari lotu zitzaion behin betiko. Bere literatura-lanak Risorgimentoko giroa sortzen lagundu zuen. Plutarkoren Bizitza paraleloak eraginiko zirrarak tragediak idaztera bultzatu zuen (hemeretzi guztira, 1774tik 1787ra). Hasieran, Frantziako Iraultzaren aldekoa izan bazen ere, gerora haren aurka bihurtu zen, eta frantziarren aurkako kritika gogorra idatziz (Il Misogallo). Maitasunezko bizitza eta idazle-kezkak zuzenki adierazi zituen bere lan lirikoan. Zenbait idazki politiko plazaratu zituen: Tiraniari buruz (1779), Printzea eta literaturari buruz (1786). Alfieriren literatura alderdirik behinena eta gaurkotasunik galdu ez duena antzerkia da: Saul, Felipe, Polinize, Antigona, Agamemnon, Virginia, Oreste, etab. Tragedia hauek harrera ezin hobea izan zuten Italian, antzerti nazional baten piztuera baitzekarten; gai klasikoak erabiliz, askatasun politiko eta moralaren defentsa aldarrikatzen dute, eta eragin handia izan dute erromantikoengan. Bere autobiografia, Vita (1803, Bizitza), hil ondoan argitaratua, da egile honen lan nagusia.

Vittorio Alfieri

Bizitza
JaiotzaAsti1749ko urtarrilaren 16a
Herrialdea Sardiniako Erresuma
HeriotzaFlorentzia1803ko urriaren 8a (54 urte)
Hobiratze lekuaSanta Croce
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k)
LeinuaHouse of Alfieri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta, idazlea, aktorea, itzultzailea, antzerki aktorea, filosofoa, arte-historialaria eta aristokrata
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
MugimenduaKlasizismoa

fondazionealfieri.it
IMDB: nm2598341 Musicbrainz: 48c92229-c702-48f8-948f-bb829b207cb1 IMSLP: Category:Alfieri,_Vittorio Find a Grave: 5943 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Alfieri