Virginia Berasategi

triatleta espainiarra

Virginia Berasategi Luna (Bilbo, 1975eko uztailaren 15a) euskal kirolaria da, triatloian eta duatloian lehiatu aritu dena. Munduko txapelduna eta distantzia luzeko Europako triatloiko txapeldun bikoitza da eta Duatloian txapeduna ere bai. Ironman 70.3ko Europako txapeldun hirukoitza izan da.

Virginia Berasategi

Bizitza
JaiotzaBilbo1975eko uztailaren 15a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktriatleta
Jasotako sariak

1998an Euskadi Gaztearen Gaztea Saria lortu zuen. 2008an, ETBko El Conquistador del Fin del Mundo saioan hartu zuen parte.

Biografia aldatu

Virginia Berasategi Luna Bizkaiko hiriburuan jaio zen, Bilbon, 1975eko uztailaren 15ean. Sondikan (Bizkaia) bizi da. Ipar Kutxa Triatloi Taldeko kidea da Mikel Elgezabalekin batera.

Ibilbidea aldatu

Kirolari aldatu

1997ko Europako Triatloi Txapelketan domina bat irabazi zuen. Distantzia luzeko triatloiaren modalitatean, lau domina lortu zituen Munduko Txapelketan 1997 eta 2010 urteen artean, eta bi domina Europako Txapelketan, 2009 eta 2010 urteetan.[1]

2005ean balizko EPOren positiboa eman zuen Lanzaroten irabazi eta gero, baina dopin eskandalua ezerezean geratu zen.

2009ko Ironman Munduko Txapelketan domina lortu zuen, eta hiru domina Ironman 70.3 Europako Txapelketan 2007 eta 2012 bitartean.[2][3][4][5] Duatloian domina bat lortu zuen 1997ko Munduko Txapelketan.[6]

2013ko maiatzean, positibo eman zuen Bilboko Triatloiaren ondoren egin zioten dopinaren aurkako kontrolean, eta bi urteko etenaldia ezarri zioten.[7] 2013ko ekainaren 26an Virginia Berasategik hilabete lehenago, maiatzaren 18an eginiko Bilboko Triatloiean dopatu egin zela aitortu zuen.

Moderatzaile aldatu

2024ko 8M-ren inguruan, Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras/ Emakumeak kirolean. Oztopoak gainditzen mahai-inguruanmoderatzaile lanetan jardun zuen Assumpta Guisasolarekin batera. Bertan Ana Urkijo Athleticeko presidente ohiak, Isabel Iturbe Surne Bilbao Basketeko lehendakariak eta Mari Ayestaran Espainiako Hockey Federazioko presidenteorde ohiak parte hartu zuten.[8]

Nazioarteko palmaresa aldatu

 
Virginia Berasategi, Winflower Triathloia 2009
Triatloia
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1997 Vuokatti (Finlandia) 2.a   Banakoa
Triatlón de larga distancia
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1997 Niza (Frantzia) 3.a   Banakoa
2002 Niza (Frantzia) 3.a   Banakoa
2003 Ibiza (Balearrak) 1.a   Banakoa
2010 Immenstadt (Alemania) 3.a   Banakoa
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Praga (República Checa) 1.a   Banakoa
2010 Vitoria (España) 1.a   Banakoa
Ironman
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Hawái (AEB) 3.a   Banakoa
Ironman 70.3
Campeonato Europeo
Urtea Lekua Domina Proba
2007 Wiesbaden (Alemania) 1.a   Banakoa
2008 Wiesbaden (Alemania) 1.a   Banakoa
2012 Wiesbaden (Alemania) 2.a   Banakoa
Duatloia
Mundukoa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
1997 Gernika (Bizkaia) 3.a   Banakoa

Tituluak aldatu

  • 1.a Distantzia luzeko Europako Triatloi Txapelketa  
  • 1.a Lanzaroteko Ironman (2005)  
  • 1.a Lanzaroteko Ironman (2004)  
  • 1.a Luzera Handiko Munduko Txapelketa (2003)  
  • 3.a Luzera Handiko Munduko Txapelketa (2002)
  • 3.a Luzera Handiko Munduko Txapelketa (1997)
  • 2.a Luzera Olinpikoko Europako Txapelketa (1997)

Erreferentziak aldatu

  1. «Virginia Berasategi». Pág. web de la ITU (Ingelesez).
  2. «Ironman World Championship (1978-2009)». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
  3. «Kai Baumgartner recaps the inaugural Ironman 70.3 Germany race in Wiesbaden». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
  4. «Kai Baumgartner reports on an exciting day of racing at the Sparkassen-Finanzgruppe Ironman Germany 70.3». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
  5. «Raelert and Beranek Win Wiesbaden». World Triathlon Corporation (Ingelesez).
  6. «Virginia Berasategi». Pág. web de la ITU (Ingelesez).
  7. «Virginia Berasategui, positivo en el control antidopaje del Bilbao Triathlon». Marca.es Txantiloi:En idioma.
  8. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2024-03-07). «"Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-10).

Kanpo estekak aldatu