Violaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Belarkarak edo zurezkoak dira, eta hosto txandakatu eta sinpleak, eta lore dialipetalo eta zigomorfikoak dituzte. Fruitua baia-motakoa da.

Biolazeoak (Violaceae) Malpighiales ordenako landare loredunen familia bat dira.[1] Viola generotik hartu du izena. Familia honetakoak dira, adibidez, bioleta eta pentsamenduak.

Violaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
Familia Violaceae

Violales ordenan sailkatuta agertzen zen, baina sailkapen berrietan Malpighiales ordenan sailkatu da. Hiru subfamilia ditu: Violoideae, Leonioideae eta Fusispermoideae.

Generorik ezaguna, Viola, belarkara da, baina espezie gehienak zuhaixkak, lianak edo zuhaitz txikiak dira. Familia honek 800 bat espezie ditu, 21 generotan banatuak, eta ia mundu osoan hedatuta daude. Hosto bakunak, txandakatuak edo erroseta-formakoak dituzte. Loreak hermafroditak dira, gehienetan zigomorfoak, eta pentameroak.

Generoak aldatu

Fusispermoideae subfamilia aldatu

Leonioideae subfamilia aldatu

Violoideae subfamilia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Royal Botanic Gardens, Kew and Missouri Botanic Garden. The Plant List: Violaceae. .

Kanpo estekak aldatu