Vincenzo Scamozzi (Vicenza, 1548ko irailaren 2a1616ko abuztuaren 7a) Pizkundeko arkitektoa izan zen, Cinquecento eta Seicento garaiaren hasierakoa. Vicenzan eta Veneziar Errepublikan egin zuen lan. Bertako arkitekto esanguratsuena izan zen, Andrea Palladio eta Baldassare Longhena kenduta.

Vincenzo Scamozzi

Bizitza
JaiotzaVicenza1548ko irailaren 2a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1616ko abuztuaren 7a (67 urte)
Familia
AitaGiovanni Domenico Scamozzi
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Veneziera
Irakaslea(k)Andrea Palladio
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, eszenografoa, historialaria eta hirigilea
Lan nabarmenak
Villa Molin Mandria herrian, Padova hegoaldean.
Vincenzo Scamozzi monumentua

Scamozziren arabera, arkitektura zientzia zehatza izan behar da, konplexua, eta sakonki aztertu beharreko berezko erregelaz osatua.

Biografia aldatu

1548an Vicenzan jaioa, kulturalki Sebastiano Serliorekiko lotua zen Giandomenicok eman zion bere lehenbiziko hezkuntza. 1572an Venezian ezartzen da. Bertan, Vitruvioren arkitektura tratatua ikasten du, Daniele Barbaro eta Andrea Palladioren interpretazioen arabera.

Vicenzara itzuli zenean, hainbat jauregi eta etxe eraiki zituen Vicenzan bertan eta inguruko eskualdetan. Palladio 1580an hil eta gero, amaitu gabe utzi zituen hainbat lani amaiera eman zien.

Bere azken lanak Venezian egin zituen.

Arkitektura zientzia bezala aldatu

Scamozzik hainbat berrikuntza ekarri zituen: Europako lehen museo publikoa antolatu zuen (15911593); espreski antzoki funtzioa izateko lehen eraikuntza proiektatu eta eraiki zuen Sabbionetan, Mantuan.

Hainbat lan garrantzitsu egin ostean, garaiko tratadu garrantzitsuenetakoa idatzi zuen 615ean: Arkitektura unibertsal baten ideia. Garaiko arkitektoen artean, oinarrizko testutzat hartua zen, batez ere Europako iparraldekoen artean.

Scamozzi, hainbat aspektutan, bere garaiko figura moderno bat zen, bai arkitekto bezala, bai intelektual bezala. Liburutegi pertsonal zabal bat osatu zuen, alor askotariko liburuak bilduz - liburuak garestiak izan arren -. Museo baten funtzionamendua proiektatu zuen lehena izan zen, erakusgaien disposizioa aztertzeaz gain, argiztapen naturala landuz.

Lana aldatu

Bere lan nabarmenena Villa Pisani izan zen, Arroka deitua, Lonigon, Vicenzan. Planta zentraleko tipologia du. Ez da Palladioren Villa Capran oinarritzen, baizik eta tipologia arras berria erabili zuen, Erromako Panteoian inspiratuta.

Italiako Palmanova hiriaren diseinua, XVI. mendekoa, Scamozziri egozten zaio eskuarki.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincenzo Scamozzi