Villa Borghese Erroman dagoen estilo ingeles naturalistako lorategi paisajistiko bat da. Bere barnean, zenbait eraikin, museo eta atrakzio ditu. Erromako bigarren parke publikorik handiena da, 80 hektarea luze-zabal, Villa Doria-Pamphiliren ondoren.

Villa Borghese
Villa Borghese
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°54′49″N 12°29′06″E / 41.913647°N 12.485104°E / 41.913647; 12.485104
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1605
Inaugurazioa1903
JabeaItalia
Scipione Borghese (en) Itzuli
ErabiltzaileaHouse of Borghese (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera80 ha
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1605ean, Scipione Borghese kardinalak, Paulo V.a aita santuaren biloba eta Gianlorenzo Berniniren mezenasa zena, gune hori aldatzen hasi zen, garai horretan, Pinzio mendi gainean mahastiz josia zegoena, Antzinako Erroman eraikitako lorategirik handienean.

Mahastiaren tokia Giardini di Lucullo izenaz identifikatu da. XIX. mendean, lorategiko zati handi bat lorategi paisajistiko bihurtua zen, ingelesei gustatzen zitzaien bezala.

Villa Borgheseko lorategiak Estatuak hartu zituen 1901ean eta 1903ko uztailaren 12an ireki ziren publikoarentzat.

Parke handi horrek bederatzi sarrera ditu: erabilienak Porta Pincianakoa, Piazza di Spagnakoa, Rampe del Pinciokoa Piazza del Popolotik eta Piazzale Flaminioko sarrera monumentula dira.

Pinzio menditik, hegoaldean, Erromako ikuspegirik ikusgarrienetako batzuk daude.

Villa bera, Villa Borghese Pinciana deritzona, Flaminio Ponziok eraiki zuen, Scipione Borgheseren eskemak garatu zituena. Gaur egun, Borghese Galeriaren egoitza da. Ponzio hil ondoren, lanak, Giovanni Vasanzio flandriarrak (benetako izena Jan van Santen zuen) amaitu zituen. Camillo Borghesek eraikina Berniniren eskulturak gordetzeko erabili zuen (horien artean, David, Apolo eta Daphne izenekoa), baita Antonio Canovarenak ere (Paolina Borghese). Baita Tiziano, Raffaello eta Caravaggiorenak ere.

Villa Borgheserekin elkartuta, muinoaren oinean, Villa Giulia dago, 1551 eta 1555 bitartean eraikia, Julio III.a aita santuarentzako udako egoitza gisan. Gaur egun, bertan, Etruriar Museoa dago.

Villa Borgheseren barnean, Villa Medici ere dago, Académie française-ak Erroman duen egoitza, Pietro Canonica eskulturgilearen bilduma duen gotorleku txiki bat da.

Eraikin gehiago daude viale de Belle Arti deritzonean, Erromako Erakusketa Unibertsalerako eraikiak, 1911n. Galleria Nazionale d'Arte Moderna ezagunena da.

Haren barnean, Erromako zooa ere dago, berriki, Bioparke bihurtua eta Zinearen etxea, Arrosen etxean dagoena.

Villa Borghese Piazza di Siena lehiaketa hipikoaren egoitza da, 2009an 77. edizioa ospatuko zuena.

Eraikinak aldatu

 
Lorategi sekretua eta Casino dell'Uccelliera
 
Lakuko lorategia Eskulapioren tenpluarekin.

Villa Borghesen eraikin ugari daude. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Aranciera
  • Casale Cenci-Giustiniani
  • Casino del Graziano
  • Casina delle Rose
  • Casino dell'Orologio
  • Casino detto di Raffaello
  • Casino Nobile (Borghese Galeria)
  • Fortezzuola (Pietro Canonica Museoa)
  • Galoppatoio (Villetta Doria)
  • Meridiana
  • Uccelliera
  • Villa Poniatowski

Lorategiak aldatu

  • Giardino del Lago
  • Giardino Piazzale Scipione Borghese
  • Giardini Segreti
  • Parco dei Daini
  • Valle dei Platani

Iturriak aldatu

  • Fontana del Fiocco
  • Fontana dei Cavalli Marini
  • Fontana dei Pupazzi
  • Fontane Oscure
  • Mostra dell'Acqua Felice

Apaindura aldatu

  • Giovanni Battista Embrìacoren hidrokronometroa
  • Arco di Settimio Severo
  • Grotta dei Vini
  • Piazza di Siena
  • Pórtico dei Leoni
  • Propilei Egizi
  • Propilei Neoclassici
  • Tempietto di Diana
  • Tempio di Antonino e Faustina
  • Tempio di Esculapio

Museoak aldatu

Kanpo estekak aldatu