Viljandi (estonieraz ˈʋilʲˑjɑnʲˑdi ahoskatua; alemanez: Fellin; polonieraz: Felin) Estonia hegoaldeko hiri bat da, Viljandi konderriko hiriburua. Hiri ederra izateaz gain, kultura-ondare aberatsa dauka.

Viljandi
Viljandi
city (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Estonia
KonderriaViljandi
AlkateaMadis Timpson (en) Itzuli
Izen ofizialaViljandi
Феллин
Jatorrizko izenaViljandi
Posta kodea71020
Geografia
Koordenatuak58°21′48″N 25°35′44″E / 58.363333333333°N 25.595555555556°E / 58.363333333333; 25.595555555556
Map
Azalera14,62 km²
Demografia
Biztanleria17.353 (2023ko urtarrilaren 1a)
109 (2022)
Dentsitatea1.182,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1263
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakValmiera, Plungė (en) Itzuli, Ahrensburg, Eslöv udalerria, Porvoo, Ternopil eta Kretinga (en) Itzuli
MatrikulaD
http://www.viljandi.ee

14,6 km²-ko azalera dauka Viljandik; 2010. urtean 19.150 biztanle zituen, Estoniako seigarren hiririk handiena biztanleriari dagokionez.

Historia aldatu

Agirietan 1283. urtean jaso zuten lehenengoz Viljandiren berri, Gilen Endorpekoak hiri-izaera eman zionekoa. Herria bera lehenagotik ere bazen: 1211. urtean, alemanek, letoniarrek eta livoniarrek osatzen zuten armadak Viljandiko estoniarren gotorlekua setiatu zuten. 1223. urtean Ezpataren Anai Livoniarrek gotorlekua eskuratu zuten, estoniarrei eta errusiarrei kenduta. Hurrengo urtean gotorlekuaren beste aldean gaztelua eraiki zuten: eskualde Baltikoko gaztelurik handienetarikoa zen: hurrengo mendeetan moldatzen joan ziren, zaharberrituz eta berreraikiz.

Viljandi Hansako Ligan sartu zen XIV. mende hasieran, eta gaur egun ere, Ligako Estoniako bost udalerrietariko bat da.

1783. urtean, Iparraldeko Gerra Handiaren ostean, errusiarrek hiriari autonomia kendu zioten, eta Viljandi barruti bihurtu zuten. Garrantzia hartzen hasi zen, bai politikoki, bai ekonomikoki: eskulanak, merkataritza eta kultura sustatu zituzten.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu