Vida Jane Mary Goldstein (1869ko apirilaren 13an - 1949ko abuztuaren 15a) Australiako sufragista eta gizarte-erreformista izan zen. 1903ko hauteskunde federaletan lau emakumezko hautagaietako bat izan zen, emakumezkoak hautagai izan zitezkeen lehenengo hauteskundeak izan ziren.[1]

Vida Goldstein

Bizitza
JaiotzaPortland (en) Itzuli1869ko apirilaren 13a
Herrialdea Australia
HeriotzaSouth Yarra (en) Itzuli1949ko abuztuaren 15a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaJacob Robert Yannasch Goldstein
AmaIsabella Goldstein
Hezkuntza
HeziketaPresbyterian Ladies' College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, politikaria eta sufragettea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Science (en) Itzuli

Find a Grave: 244294822 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Goldstein Portlanden jaio zen, Victorian. Bere familia Melbourne-ra joan zen bizitzera, gaztea zela, eta bertan Presbyterian Ladies College-ra joan zen. Goldsteinek amari jarraitu zion emakumearen sufragio mugimenduan, eta laster bihurtu zen bere buruetariko bat, ezaguna bihurtu baitzen bere hitzaldi publikoengatik eta sufragioaren aldeko argitalpenen editore gisa. Ahaleginak egin arren, Victoria izan zen Australiako azken estatua boto eskubide berdinak ezartzen, 1908. urtera arte ez zuten bozkatzeko eskubiderik izan.

1903an, Goldstein Senatura aurkeztu zen independiente moduan, botoen %16,8 lortuz.[2] Selina Anderson, Nellie Martel eta Mary Moore-Bentley-rekin batera, Parlamentu federalera aurkeztu ziren lehen lau emakumeetako bat izan zen. Goldstein beste lau alditan aurkeztu zen parlamentura, eta hauteskunderik inoiz irabazi ez arren, berreskuratu zuen bere gordailua guztietan behin izan ezik. Ezkerreko plataformetan aurkeztu zen, eta bere ikuspuntu erradikalenetariko batzuk hastandu zituen publiko orokorra eta emakumeen mugimenduko kolaboratzaile batzuk ere.

Emakumeek boto-ematea lortu ondoren, Goldstein emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta beste hainbat gizarte-erreformatan nabarmena izan zen. Bakezale sutsua izan zen Lehen Mundu Gerra garaian, eta Emakumeen Bakearen Armada sortzen lagundu zuen. Goldsteinek geroko bizitzan profil baxu bat mantendu zuen, Zientzia kristaua mugimenduari denbora gehiena eskainiz. Haren heriotza nahiko oharkabean pasatu zen; XX. mendearen amaierara arte, ez zitzaion bere ekarpenek publiko orokorrari atentzio handiegirik eman.

Erreferentziak aldatu

  1. Brownfoot, Janice N.. «Goldstein, Vida Jane (1869–1949)» Australian Dictionary of Biography (National Centre of Biography, Australian National University) (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  2. 1903ko Senatuko hauteskundeetako emaitzak, Adam Carr-en hauteskunde artxiboa.

Kanpoko loturak aldatu