Victor Sawdon Pritchett

Victor Sawdon Pritchett (Ipswich, Erresuma Batua, 1900eko abenduaren 16a - Londres, 1997ko martxoaren 20a) ingelesezko idazlea izan zen.

Victor Sawdon Pritchett


PENeko lehendakari

1974 - 1976
Heinrich Böll - Mario Vargas Llosa
Bizitza
JaiotzaIpswich1900eko abenduaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1997ko martxoaren 20a (96 urte)
Hezkuntza
HeziketaDulwich College (en) Itzuli
Alleyn's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, biografoa eta kritikaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea
Smith College
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea

Musicbrainz: b837ae0f-4da1-4f38-9564-0dbeb3d6155c Discogs: 781176 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ikasketak Londresen egin zituen. Lau urtez larrua lantzeko lantegi batean lan egin zuen, saltzaile izan zen eta argazkilari baten laguntzaile gisa aritu zen Parisen. 1923-1926 urteen bitartean Christian Science Monitor aldizkariko berriemaile izan zen Irlandan eta Espainian. Londresa itzuli zenean kritikari gisa lan egin zuen hainbat aldizkaritarako, New Statesmanerako batez ere.

Pritchetten lehenengo lanak Bidaia Espainian zehar (1928) izan zen, eta lehenengo eleberriak Clare Drummer (1929) eta Larrua bezalako ezer ez (1937). 1937an Brasilen kokatua den Lehenengo hila abentura liburua argitaratu zuen; Pritchettek Brasil ezagutzen ez bazuen ere, literatura-genero horretako klasiko bat bihurtu zen. Mr. Bluncle (1951) hartzen da bere eleberri hoberentzat. Hala eta guztiz ere, ipuinek egin zuten ospetsu, batez ere Espainiako andre maria eta beste ipuin batzuk bilduman argitaratu zituenak (1930). Bestalde, ezaguna izan zen idatzi zituen kritika eta saiakerengatik: Inpresio iraunkorrak (1990) eta Saiakera osoak (1991). Hainbat biografia idatzi zituen, Balzac (1973), Turgueniev (1977) eta Chejov (1988). 1971n bere autobiografia argitaratu zuen, Midnight Oil.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Sawdon Pritchett