Vicente Superintendentea

Vicente Ruínez Superintendentea edo soilik Superra Francisco Ibáñezen pertsonaiarik ezagunenak diren Mortadelo eta Filemonen komikietan agertzen den ohiko pertsonaia bat da. Lehen aldiz Va la T.I.A. y se pone al día abenturan agertzen da, eta saileko lehen agerpena 1969ko El sulfato atómico komikian izan zen.

Vicente Superintendentea
Datu biografikoak
HerrialdeaEspainia
Sexuagizonezkoa
Jarduerazuzendaria

Gerri sendoko eta ile gutxiko gizon bat da, bibote sendo bat daramana eta jantzi urdin bat eta gorbata beltz bat janzten dituena.

Ohiko pertsonaien artean, hierarkia maila handienekoa da, baina batzuetan hierarkia mailan bera baino gorago daudenek bisitatzen dute, ohi Agentziako Zuzendari Nagusiak. T.I.A.ko agenteen nagusi bezala, Mortadelo eta Filemoni misioak ematen dizkiena da. Ohi, beti misio zailenak izaten dira, bere arabera "bere agenterik baliotsuenen bizia ez baitu arriskatu nahi". Gertatzen da, baita ere, misioak bere agenterik hoberenei eman nahi izatea baina hauek beti lanpetuta egotea, azkenean, Mortadelo eta Filemonekin konformatuz.

Ohiko gertaerak aldatu

  • Superrak Mortadelo eta Filemon modu iraingarrian tratatzea
  • Superra mendekatu egiten da berataz barre egiten dutenean edo misio baten xehetasunak azaltzerakoan ezentzunarena egiten badiote.
  • Mortadelok eta Filemonek beti ihes egiten dute Superrak Bacterio profesorearen asmakizunen bat probarazi nahi dienean.
  • Superrak ohi kolpeak jasotzen ditu Mortadelo eta Filemonen trakeskerien ondorioz.
  • Azken biñetan Superrak bere agenteak jazartzen ditu. Jazarpenik ez dagoenean Mortadelo eta Filemon planetako tokirik mortuenetan ikus daitezke (Gobi edo Sahara basamortuak, Antartika, Golango Gainak, Columbretes uharteak, Bazko uhartea...) euren alboan, egunkari batek uneko barrabaskeria kontatzen duen bitartean, Superra bere agente bikotea toki erabat ezberdin batean bilatzen ari dela aipatzen duen aldi berean. Amaiera honen aldaeretan, Mortadelo egunkaria irakurtzen edo irratia entzuten ikus daiteke.

Kanpo estekak aldatu