Vicente Fatrás

politikari espainiarra

Vicente Fatrás Neira (Arrigorriaga, 1872ko urtarrilaren 22a - Miranda Ebro, 1936) bizkaitar politikaria izan zen.[1]

Vicente Fatrás

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Bizkaia (hiriburua)
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArrigorriaga1872ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMiranda Ebro, 1936 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Republicano Radical Socialista

Errepublikano historikoa, mendearen hasieran Bilboko zinegotzi hautatu zuten. Partido Republicano Radical Socialistaren sortzailea, 1931n El Sitio elkartearen presidentea izan zen. Urte hartan diputatu hautatu zuten eta gogor aritu zen abertzaleen aurka.[2]

Gerra Zibila piztu zenean, Miranda Ebron zegoen udako oporrak hartuz. Egun batean, matxinoek bere etxetik atera zuten eta, egun, bere hilobia ezezaguna da.

Vicente Fatrásen omenezko plaka, Miranda de Ebron

Erreferentziak aldatu