Viborgeko katedrala edo Gure Amaren atedrala (danieraz Viborg Domkirke edo Vor Frue Domkirke) Viborgeko eliza luteranoa da. Aurretik egon zen eliza baten berreraikuntza modernoa da.

Viborgeko katedrala
Viborg Domkirke
Viborgeko katedrala.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandia
UdalerriaViborg Municipality
Koordenatuak56°27′02″N 9°24′44″E / 56.4505°N 9.4123°E / 56.4505; 9.4123
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1876
ErlijioaDanimarkako Eliza
ElizbarrutiaLutheran Diocese of Viborg (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaNeorromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSct. Mogens Gade 4, 8800 Viborg
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Lehenengo katedral erromanikoa 1130an hasi zen eraikitzen. Granitozko eliza zen. Hala ere 1501ean hiriak jasandako suteak mendebaldeko zatia eta sabaia suntsitu zituen. Beste bi sute handiren ondoren (1567 eta 1726an) eliza oso kalteturik gelditu zen. 1801 eta 1804 artean aletegi bezala ere erabili zen eraikina.

1859an eliza berriztea pentsatu zuten baina hormen egoera kaskarra zenez 1863an eraikina behera bota eta eliza berria altxatzeko erabakia hartu zen. 1876an inauguratu zuten Viborgeko katedral berria. Kritikak jaso zituen aurreko elizaren diseinua mantendu ez izanagatik.

Katedrala aldatu

Katedralaren barnealdean Bibliako pasadizuak adierazten dituzten Joakim Skovgaarden margolanak daude. 1901 eta 1913 artean aritu zen elizan lanean.

Koroan 1286an hil zuten Erik V.a Danimarkakoaren hilobia dago.

Iruditegia aldatu


Kanpo estekak aldatu