Vesto Melvin Slipher

astronomo estatubatuarra

Vesto Melvin Slipher (Mulberry, 1875eko azaroak 11- Flagstaff, 1969ko azaroak 8) estatubatuar astronomo bat izan zen. Bere ikerketen artean lehen aldiz galaxia baten abiadura erradiala neurtu izana eta izarrarteko ingurunean gas eta hautsaren existentzia aurkitu izana nabarmentzen dira. Bere anaia Earl C. Slipher ere astronomoa izan zen.

Vesto Melvin Slipher
Bizitza
JaiotzaMulberry (Indiana)1875eko azaroaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaFlagstaff (Arizona)1969ko azaroaren 8a (93 urte)
Hobiratze lekuaCitizens Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaIndiana University (en) Itzuli
Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Lowell Behatokia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 7129315 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Slipher Indiana estatuko Mulberry herrian jaio zen, eta Indianako Unibertsitatean ikasi zuen. Arizonako Flagstaff hirian dagoen Lowell Behatokian lan egin zuen, behatoki honetako zuzendari izatera iritsi zelarik 1916 eta 1952 artean. Espektroskopioa planeten errotazio periodoak eta planeten atmosferen konposaketak ikertzeko erabili zuen. 1912an lehen aldiz ikusi zuen espektro lerroen mugimendua galaxia batean (kasu honetan Andromeda galaxian), hala, galaxia baten abiadura erradiala lehen aldiz zehaztuz. Galaxia espiralak (garai hartan oraindik nebulosa espiraltzat hartzen zirenak) errotatu egiten zutela ere aurkitu zuen.

1909an izarrarteko gas kopuru handiaren existentzia berresten zuten datuak aportatu zituen, urte bete lehenago Jacobus Kapteynek proposatu zuen ideia. 1912an, Pleiadeetako kumulu irekiko nebulosa batek gertu zegoen Merope izarraren argia islatzen zuela aurkitzean izarrarteko hautsa aurkitu zuen. Aipaturiko nebulosa, aldi berean, nebulosa mota berri baten ordezkaria zen, erreflexio nebulosak, alegia.

1927an hasi zen Neptuno eta Urano planeten orbitetan ikusitako perturbazioak azal zitzakeen planeta baten bilaketa. 1930ean, pertsonaleko kide zen Clyde Tombaughek Pluton planeta aurkitu zuen, honen tamainak ikusitako perturbazioak azaltzen ez zituen arren.

Astronomiatik 1954an erretiratu zen, eta 1969an hil zen, Arizonako Flagstaff hirian.

Errekonozimenduak aldatu

Sariak

Ohorezko tituluak

Eponimoak

Ikus, gainera aldatu