Versaillesko pilotalekua

Versaillesko pilotalekua (frantsesez: Salle du Jeu de paume) Versaillesko Saint-Louis auzoan dagoen pilotaleku bat da. Famatua da bertan eman zelako Pilotalekuko Zina 1789ko ekainaren 20an, Hirugarren Estatuko diputatuak bilduta.

Versaillesko pilotalekua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaYvelines
Frantziako udalerriVersailles
Koordenatuak48°48′04″N 2°07′26″E / 48.801011°N 2.123889°E / 48.801011; 2.123889
Map
KirolaJeu de paumea
Ondarea
Mérimée IDPA00087683
Kontaktua
Helbidearue du jeu de paume

Nicolas Creték 1686n eraikia, "tripot" izena zuen garai hartan. Louis XIV.a Frantziakoak eta gorteko beste pertsonalitate batzuek bertan jolasten ziren pilotan, garaian asko jolasten zen kirola eta gaur egungo tenisaren aitzindaria. Paris inguruan asko ziren pilotalekuak, baina nobleziako kide ez zirenek ezin zituzten erabili.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu