Ventura Caro y Maza de Lizana (Valentzia, 1742 - Valentzia, 1809) espainiar militarra izan zen.

Ventura Caro


General captain of Valencia (en) Itzuli

1801eko irailaren 29a - 1803ko otsailaren 21a
Nicolás Antonio de Arredondo (en) Itzuli - Domingo Izquierdo (en) Itzuli

Captain General of Galicia (en) Itzuli

1790 - 1792ko martxoaren 9a
Pedro Martín-Paredes Cermeño (en) Itzuli - Francisco Javier Pacheco Sousa Silva y Almeida (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaValentzia1731ko uztailaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValentzia1808ko maiatzaren 19a (76 urte)
Familia
AitaJosé Caro Maza de Lizana y Roca
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
kapitain jeneral
Kapitain nagusi
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Aljerreko inbasioa (1775)

Bizitza aldatu

1775an Aljerren aurkako espedizioan esku hartu zuen, eta Menorcako inbasioan 1781ean;[1] Maóko setioan nabarmendu zen. 1782an, Gibraltarko setioan esku hartu zuen.[2] Ondoren, Nafarroako Aldude mendian Espainia eta Frantzia arteko muga finkatu behar zuen batzordeko kide izendatu zuten. Hori zela-eta, frantziar mandatariekin batera, mendialde horretan barrena ibili zen 1785ean. Batzorde horren emaitza izan zen Elizondoko Ituna (1785-86).[1][3]

1789an, lotinant jeneral izendatu zuten, eta Galiziako jeneral goren geroago. Kargu hori zuen 1793an, Konbentzio Gerra hasi zelarik. Nafarroako mendialdea ongi ezagutzen baitzuen, Iparraldeko Armadako buru izendatu zuen Karlos IV.a erregeak.[1] Gerra hasieran, Gipuzkoa eta Nafarroan borrokatu zen frantziarren aurka. 1793eko ekainaren 6an, 4.000 soldadurekin, Château-Pignon hartzea erdietsi zuen.[4] 1794ko uztailean, Baztan haraneko guduan, ez zen fidatu baztandarrez harana defendatzeko, eta frantziarren esku utzi zuen Bera eta Irunerako bidea. Hori zela eta, buruzagitzatik kendu zuten, eta Nafarroako erregeorde Martin Alvarez de Sotomayorrek ordeztu zuen.[5]

1801ean Valentziako jeneral goren izendatu zuten. 1808an, kargu horretan zegoela, frantziar inbasioari egin behar izan zion aurre. Hasieran, eutsi zien Bon Adrien Jeannot de Monceyren erasoei, baina 1809an hil zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Caro y Maza de Linaza, Ventura. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  2. Ventura Caro i Maça de Liçana. Gran enciclopèdia catalana, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  3. de Arvizu, Fernando. Frontera y fronterizos: el caso de los Alduides. AHDE, LXXI (2001), pp. 9-48. 49, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  4. Arozamena Ayala, Ainhoa. Château-Pignon. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  5. Convención, Guerra contra la. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ventura Caro