Venezia enparantza (italieraz: Piazza Venezia) izenekoa, Erromako enparantza ezagun bat da, hiriko hainbat karrika garrantzitsuk bat egiten duten tokia. Pigna eta Campitelli rioneek bat egiten dute bertan.

Venezia enparantza
Piazza Venezia
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′47″N 12°28′57″E / 41.8964°N 12.4825°E / 41.8964; 12.4825
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaVenezia jauregia

Deskribapena aldatu

Venezia jauregiak ematen dio izena, Veneziako Errepublikaren enbaxada izan zen XIX menderarte. Alboan du San Marco Evangelista al Campidoglio basilika, Veneziako patroiaren omenezkoa hain zuzen ere.

Enparantza Kapitolino muinoaren oinean kokaturik dago, Trajanoren Foroaren alboan. Enparantzaren hegoaldean dago eraikin aipagarriena, Altare della Patria eta aurrean du Vittorio Emanuele II.aren monumentoa.

Irudia aldatu

 
Enparantzaren argazkia, eskuinean Altare della Patria ageri da.

Kanpo estekak aldatu