Vasili IV.a Errusiakoa

Vasili IV.a Errusiakoa (errusieraz: Василий IV Иванович Шуйский, Vasíliy Ivánovich Shúyskiy, beste transliterazioak: Vasily, Vasilii; 1552ko irailaren 22a - 1612ko irailaren 12a) Errusiako tsarra izan zen 1606-1610. urteetan.

Vasili IV.a Errusiakoa

Tsar of All Russia (en) Itzuli

1606 - 1610
Dmitri I.a Errusiakoa Faltsua - Ladislao IV.a Vasa
Bizitza
JaiotzaNizhni Novgorod, 1552
HerrialdeaErrusiar Tsarerria
HeriotzaGostynin1612ko irailaren 12a (59/60 urte)
Hobiratze lekuaCathedral of the Archangel (en) Itzuli
Familia
AitaIvan Shuysky
Ezkontidea(k)Maria Buynosova-Rostovskaya (en) Itzuli
Yelena Repnina (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaShuysky (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Biografia aldatu

1598. urtea arte Errusiako aginpidea izan zuen aristokraziako familia batean jaioa zen. 1591n Fiodor I.a tsarraren anaia eta ondorengoa zen Dimitri Ivanovitxen heriotza ikertu eta bere burua hil zuela esan zuen. 1605ean Boris Godunov tsar izendatu zutenean Dimitri bizirik zelako ustea zabaldu zen eta Vasilik ere hala esan zuen. Boris hil zenean haren seme eta ondorengoaren hilketa prestatu zuen Vasilik, eta Dimitri omen zen gizon bat izendatu zuten tsar. Geroago, ordea, Dimitrik txikitan bere burua hil zuela esan zuen berrio Vasilik, eta Dimitri zelakoan tsar izendatu zuten hura gezurti bat zela. Hala, tsarra hil eta Vasili izendatu zuten haren ordez. Justizian oinarrituko zela agindu zuen baina, hala ere, haren aurkako oposizio gogorra eratu zen. Matxinada askori aurre egin behar izan zien. 1610ean kargutik kendu eta monastegi batean sartzera behartu zuten.

Erreferentziak aldatu