Valtellina (lombardieraz: Valtulina, italieraz: Valtellina, alemanez: Veltlin, erretorromanieraz: Vuclina) Italia iparraldeko Lonbardia eskualdeko ibarra da, Rhetiako eta Bergamoko Alpeen artean, eta Adda ibaiaren sorburuaren eta horrek ura isurtzen duen Comoko aintziraren artean hedatzen dena. 112 kmko luzera eta 2.640 km²ko azalera ditu. Hiriburua Sondrio da.

Valtellina
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak46°10′N 9°52′E / 46.17°N 9.87°E / 46.17; 9.87
MendikateaBergamo Alps (en) Itzuli
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaSondrioko probintzia
Ur-gorputzaAdda

Italia eta Suitzaren arteko igarobidea da (Stelvio, Bernina, Aprica eta Umbrailgo mendateak). Ekonomian nekazaritza (mahastizaintza), basogintza, turismoa eta zentral hidroelektrikoak nabarmentzen dira.

Historia aldatu

XV. mendearen bukaeran grisoniarrek hartu zuten. Horiek protestantismoa sartu zuten, ibarrean nagusi ziren katolikoen gogoz kontra. Horrek eta lurraldearen kokapenak Europako herrialde ahaltsuen esku-hartzea ekarri zuen. Hala, 1620tik aurrera espainiarren eta frantsesen arteko guduak izan ziren. Richelieu kardinalak espainiarrek ibarra mendera zezaten galarazi zuen. 1639. urtean Bake Iraunkorra egin zenean, ibarra grisoniarren mendean geratu zen berriro, eta Espainiak ibarretik igarotzeko eskubidea gorde zuen. Zuricheko hitzarmenaz gero (1859), Italiaren barnean dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu