Vallebona

udalerri italiako

Vallebona (ligurieraz Valebòna) Italiako Liguria eskualdeko Imperiako probintziako 1276 biztanledun herri bat da, Ventimigliako metropoliar eremuaren ertzean dagoena.

Vallebona
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaImperia
EskualdeaLiguria
AlkateaRoberta Guglielmi
Izen ofizialaVallebona
Posta kodea18012
ISTAT kodea008062
HerriburuaVallebona
Geografia
Koordenatuak43°48′50″N 7°40′00″E / 43.814011°N 7.666594°E / 43.814011; 7.666594
Map
Azalera5,99 km²
Altuera149
MugakideakOspedaletti, San Biagio della Cima, Seborga, Soldano, Vallecrosia, Perinaldo eta Bordighera
Demografia
Biztanleria1.217 (2023ko urtarrilaren 1a)
−102 (2018)
Dentsitatea209,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0184
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaL596
Sailkapen sismikoa3s (Txiki-ertaina)
MatrikulaIM
http://www.vallebona.info

Geografia fisikoa aldatu

Vallebona Comunità Montana Intemeliaren zati da 2009ko urtarrilak 1etik, mendi komunitate honen berrantolamendu diziplinarekin, 2008ko uztailak 4ko 24. zenbakiko Eskualde Legearen bidez arautua eta 2009ko urtarrilak 1etik indarrean dagoena, udalerri hau estatu barneratua da, nekazaritza, baso eta landagarapena eta mendietako suteen aurkako funtzio administratiboak delegatuz. Hiriburutik 42 kilometrora dago.

  • Sailkapen sismikoa: 3. gunea (lurrikara arrisku baxua). 2003ko martxoak 20ko 3274 zenbakidun PCM Ordenantza.
  • Sailkapen klimatikoa: D (hiriko egun graduak 1572 dira, eta berogailuak, gehienez ere 12 orduz egunean piztuta izatea baimentzen da azaroak 1 eta apirilak 15 bitartean.

Historia aldatu

Oso litekeena da herri hau Erdi Aroan sortu izana, dagoen haran onuragarri esker, emankorra eta landagarria zela ikusi ahal izan zena, nondik Valle buona izena datorkion. Liguria mendebaldeko beste herri eta hiri batzuk bezala, Ventimigliako kondearen domeinupean egon zen 1686 arte.

Data horretatik aurrera beste zortzi herri eta hirirekin batera, Bordighera, Borghetto San Nicolò, San Biagio, Sasso, Camporosso edo Soldano kasu, Magnifica Comunità degli Otto Luoghi izeneko komunitatera batu zen, komunitate independentea zena, baina Genovako errepublikaren kontrolpean zegoena.

1797an, Napoleon Bonaparteren itsierarekin Genovar errepublikara, azken honen desagerpena eta frantziarren aldeko Liguriako Errepublika bat sortu zuena, Vallebona herria azken honen mende jarria izan zen beste genovar hiri batzuk bezala.

1815ean Sardiniako Erresumara pasa zen, 1814ko Vienako Batzarrak zioen bezala Liguriar errepublikako beste herri batzuentzat ere, eta jarraian, 1861ean Italiako Erresumara pasa zen.

Monumentuak eta toki interesgarriak aldatu

Arkitektura erlijiosoa aldatu

San Lorenzoren eliza aldatu

XIII. mendean eraikia, egundaino iritsi den bere aurreko egiturako zati bakarra kanpandorrea da. Parrokiaren kanpoaldean bikaina da pizarran landutako ataria, arkitrabea 1478koa delarik.

Mariaren jaiotzaren oratorioa aldatu

Andre Maria Birjinaren jaiotzari dedikatua, Andrea Notari arkitektoak barroko estiloan proiektatu zuen. Bere barnean meritu handiko bi margolan kontserbatzen dira, pala bat bezala, aldare gainean jarria eta Mariaren jaiotza irudikatzen duena, eta beste aldean Mariaren jasokundea irudikatzen duen fresko bat. Biak Maurizio Carregak margotu zituen 1781 eta 1785 bitartean.

Eboluzio demografikoa aldatu

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

Azpiegiturak eta garraioak aldatu

Errepideak aldatu

Vallebona Strada Provinciale 57an zehar dago. Herri hau ezin daiteke zuzenean autobidetik ikusi, eta, beraz, Bordigheran Autostrada A10ean duen bidesaria da herri honetara iristeko gomendatzen den irteera.

Trenbideak aldatu

Herri honetatik gertuen dagoen tren geltokia Bordigherakoa da, Ventimiglia-Genova trenbidean zehar, Ventimigliatik Savonara doa zatian.

Administrazioa aldatu

Herri mugakideak aldatu

Artikulu hau italierazko wikipediatik itzulia dago.

Kanpo estekak aldatu