51°54′N 10°21′W / 51.900°N 10.350°W / 51.900; -10.350

Valentia uhartea (ingeleraz, Valentia Island, irlanderaz, Dairbhre) Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen uhartea da, Iveragh penintsularen azkeneko mutur-muturrean (Kerryko konderria), honek Europako toki mendebaldekoenetakoa bilakatzen duelarik. Irlandarekin Portmagee udalerrian dagoen zubiaren bidez komunikatzen da, bai eta Reenard Pointetik Knightstownera doan ferryaz, azken hau uharteko udalerri nagusia delarik. Valentiako behin-behineko biztanleria 650 pertsonekoa da, eta bere azalera 11 km luze eta 36 km zabalekoa da gutxi gorabehera.

Historia aldatu

Valentia uhartea atlantikoa gurutzatzen zuen lehendabiziko kable telegrafikoaren muturretako baten kokagune bezala hautatua izan zen. 1857, 1858 eta 1865eko zenbait saiakeretan huts egin ondoren azkenean 1866an Foilhommerum Bay eta Terranovaren (Kanada) arteko komunikazioa ezartzea lortu zen. Valentia Uhartetik kable telegrafiko hauek ehun urtez jardun zuten lanean, 1966an Western Union Internationalek erabiltzetik laga zituen arte.

1993an, geologia ikasle batek uhartearen iparraldeko kostaldean Devoniar aroko arroketan babestutako tetrapodoen fosil batzuk aurkitu zituen. Aztarna hauek lurrean aurkitutako ornodunen seinale antzinakoenak dira eta Stössel paleontologoak tentu handiz ikertu zituen.

Leku interesgarriak aldatu

 
Dinglego badia Valentia Uhartetik.

Valentia Uhartea turismogune erakargarria da, Ring of Kerrytik hurbil da. Bere ezaugarri erakargarrien artean honako hauek daude:

  • Geokaun Mendia eta Fogherreko Itsaslabarrak, ipar aurpegian 180 metro baino gehiago dituelarik.
  • Glanleam House, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean, klima azpitropikaleko lorategiak ditu: Atlatiko Ozeanoaren haizeen eraginpean babesturik, lorategi hauek Irlandako mikroklima epelena osatzen dute. XIX. mendean Kerryko 19. Jauna zen Sir Peter George Fitzgeraldek sortu zituen, bertan hego hemisferioko landare exotikoak landatuz, normalki Irlandan hazi ditezen kristalpean jarri ohi dira. Lorategian Hegoafrika Australia, Zeelanda Berria, Txile eta Japoniatik ekarritako landareak ikusgai daude.
  • Uharteak Valentia Uharteko Ondare Gunea ere badu, bertan geologia, uharteko giza, natur eta industrial historiari buruzko argibidea eskaintzen delarik, bai eta telegrafo egoitzari buruzko erakustaldia.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu