Valença edo Valença do Minho Portugalgo ipar-mendebaldean dagoen Viana do Casteloko barrutiko hiria da, Galiziarekin muga egiten duena. 2011eko erroldaren arabera 14.127 biztanle ditu.

Valença
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaViana do Castelo
Posta kodea4930
Geografia
Koordenatuak42°01′42″N 8°38′02″W / 42.02821°N 8.63388°W / 42.02821; -8.63388
Map
Azalera117 km²
MugakideakTomiño, Vila Nova de Cerveira (en) Itzuli, Paredes de Coura (en) Itzuli, Monção (en) Itzuli, Salvaterra de Miño eta Tui
Demografia
Biztanleria14.127 (2011)
10.627 ()
Dentsitatea120,74 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
cm-valenca.pt

Geografia aldatu

Miño ibaiaren hegoaldeko ertzean kokaturik dago, eta ibaia da Galizia eta Portugal artean muga egiten duena.

Fregesiak aldatu

  • Boivão
  • Cerdal
  • Fontoura
  • Friestas
  • Gandra e Taião
  • Ganfei
  • Gondomil e Sanfins
  • São Julião e Silva
  • São Pedro da Torre
  • Valença, Cristelo Covo e Arão
  • Verdoejo

Historia aldatu

Valençaren jatorria erromatarren garaian kokatu behar da. Bi errepideren arteko bidegurutzea osatzen baitzuen, Antoninoren Via IV eta erabilera militarra zuen XIX ibilbidea. Bestalde Klaudio enperadoreak eraikitako Braga eta Tui (Pontevedra) arteko 42. mugarria ere aurkitu da bertan. Honela dio bertanko izkribuak:

"TIBERIUS CLAUDIUS CAESER AUGUSTUS GERMANICUS PONTIFEX MAXIMUS. IMPERATOR V CONSUL III, TRIBUNICIA POTESTATE III. PATER PATRIAE BRACARA XLII".

XII mendean Antso I.a Portugalgoak gotorlekua eraiki zuen eta Contrasta izena eman zion, frenteko hiria, kasu honetan Tui hiriari aurre egiten ziolako. XIII mendean Alfontso III.ak gaur egungo izena ezarri zion, Valença.

Mugan egonik Portugalgo lurrak defendatzeko gotorleku garrantzitsua izan da historian zehar. XIII mendean eraikitako gotorlekuak hainbat eraso jasan ditu (arabiarrek, espainiarrek eta frantsesek, besteak beste) eta sarritan suntsitua izan da, baina beti egoki berreraiki izan dute.

1879an Portugal eta Galizia artean nazioarteko zubia eraiki zen, errepidea eta trenbidea dituena. XX mendean berria eraiki bazen ere, zubi zaharra oraindik erabiltzen da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Valençako gotorlekua.
  • Nazioarteko zubi zaharra.
  • 42. mugarri erromatarra.
  • Santo Estêvão eliza.
  • São Teotónio-ren estatua.

Iruditegia aldatu

Hiritar ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu