Vadoluengoko Ituna

Vadoluengoko ituna» orritik birbideratua)

Vadoluengoko Ituna Gartzea IV.a Remiritzek eta Ramiro II.a Aragoikoak sinatutako hitzarmena izan zen. Vadoluengon izenpetu zen, egungo Zangozatik gertu, 1135eko urtarrilean, Orti Gartzeitz Caxalen lanari esker. Itunean Gartzea Remiritzek onartu zuen Ramiro II.aren basailu izatea, Iruñeko errege izatearen truke. Horrezaz gainera, "Gartzearen aita" titulua eman zitzaion Ramirori. Ramiro fraidea zenez gero, hura hil ondoan Aragoiko Erresuma bere eskuetara igaroko zela espero zuen Gartzea Remiritzek.[1][2] Itunak ez zuen luze iraun, Ramiro II.ak Ines Poitoukoarekin ezkondu eta Petronila Aragoikoa jaio zelako.

San Adrian Vadoluengokoa

Erreferentziak aldatu

  1. Gartzea Va Ramirez. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-28).
  2. Arozamena Ayala, Ainhoa. Gartzia V.a Ramirez "Berrezarlea". Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-27).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu