Uwajima (Ehime)

hiria Ehime prefekturan, Japonian

Uwajima (japonieraz: 宇和島市 Uwajima-shi?) Ehime prefeturako hiria da, Shikoku uhartean, Japonian. 2014ko erroldaren arabera, 79.296 biztanle ditu.

Imabari
宇和島市
Japoniako hiria
Fitxategi:No
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefetura
Shikoku
Shikoku
Ehime
Izen ofiziala宇和島市
Jatorrizko izena宇和島市
Posta kodea798-8601
Geografia
Koordenatuak33°13′24″N 132°33′38″E / 33.22331°N 132.56056°E / 33.22331; 132.56056
Map
Azalera469,53 km²
MugakideakSeiyo (en) Itzuli, Ainan (en) Itzuli, Kihoku (en) Itzuli, Matsuno (en) Itzuli, Shimanto (en) Itzuli eta Sukumo (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria69.639 (2021eko martxoaren 1a)
−7.826 (2015)
Dentsitatea148,32 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2005eko abuztuaren 1a
Telefono aurrizkia895
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakHonolulu, Sendai, Osaki (en) Itzuli eta Honolulu konderria
http://www.city.uwajima.ehime.jp/www/toppage/0000000000000/APM03000.html www.city.uwajima.ehime.jp

Historia aldatu

1595 arte Itajima izena zeukan gaur egungo Uwajimak, baina Tōdō Takatora Uwa eskualde guztiko daymio bihurtu zenean gaztelu zaharra berriztatu eta izena aldatu zion lurraldeari. 1614an Date Hidemunek gaztelua eskuratu eta leinuaren industria, hezkuntza eta kultur gune indartsu bihurtu zuen Uwajima gaztelua.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1871ean Uwajima prefetura eratu zen baina 1873an Ishizuchi prefeturarekin bat egin eta Ehime prefetura eratu zen. 1921ean fundatu zen Uwajima hiria eta 1934an badia berriztatu zen industria ezartzeko. Honen ondorioz 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen eta oso kaltetua gertatu zen.

Kultura aldatu

Tara santutegia eraikin bitxia da. Bertako elementurik aipagarriena hiru metro inguruko harrizko faloa da. Ondoan sexuaren museoa dauka, mundu guztiko tresna eta margoak erakusten dituena.

The Uwajima Ushi-oni jaialdia (宇和島牛鬼祭り, Uwajima Ushi-oni matsuri): Uztailaren 22 eta 24 artean ospatzen den purifikazio jaialdi ezaguna da. Jatorrian Japoniak Korea inbaditzeko bi saiakeratan dago. Gaur agungo jaialdiko irudi aipagarriena behi-ogroa da, 5-6 metrotako tamaina duen behia da, lepo luzea, ogro aurpegia eta ezpata itxurako buztana duena. Atzetik zaldiz eta oinez doa jendea. Lehoiaren dantza eta Gaiya dantza egiten dituzte desfilean.

Zezenketak izaten dira urtarrilean, apirilean, uztailean eta abuztuan. Ez da ordea zezenik hiltzen, zezena lurrean etzanarazi baizik.

Ondarea aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu