Urtubia gaztelua

Urruña udalerriko nobleziaren eraikin historikoa
Artikulu hau Urruñako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».

Urtubia gaztelua Urruñako udalerrian kokaturiko gaztelua da, Lapurdin. Urtubia leinuaren egoitza izan da, eta oraindik horien eskuetan jarraitzen du; beraz, pribatua da artean ere. Gaztelu hori Bidasoa ibaitik 10 kilometrora dago.

Urtubia gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaUrruña
Koordenatuak43°22′00″N 1°41′18″W / 43.3667°N 1.68833°W / 43.3667; -1.68833
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1341 -
Inaugurazioa1341 (egutegi gregorianoa)
Ondarea
Mérimée IDPA00084538

Sorrera aldatu

1341eko maiatzaren 4ean, Ingalaterrako Erregeak, Espainiako bidean zela, ur-hesi eta harresidun gotorleku bat eraikitzeko baimena eman zion Martin Urtubiako jaunari, "ez baitzen hiru legoatara besterik ez leku hartatik [mugara], eta etsaiaren erasoetatik muga babestearren".

Urtubiako jaunek, erregearen ordezkariak eskatuz gero, gaztelua hari utzi behar zioten, bake zein guda garaian. Martinus Dominus de Urthuby delakoaren aitak Nafarroan eskuraturiko baliabideen bitartez eraiki zuen, baina ez zuen seguruenez amaiturik ikusi, 1343ko abuztuan Milafrangan ito baitzuten. Auger Tartaskoa, hau da, Martinen anaia izan zen Urtubiako hurrengo jauna, dena utzi baitzion, emazterik ez zuenez.

Gaur egun aldatu

Egun, gaztelua bisita daiteke. Halaber, 2000tik aurrera, hotel bat ere badu barnean[1].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa