Artikulu hau Altzürüküko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».

Urrutia gaztelua edo Ürrüti jauregia Altzürükün dagoen gaztelua da, herriaren erdian dagoena.

Urrutia gaztelua
 Monumentu historikoa
Gazteluaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaAltzürükü
Koordenatuak43°08′59″N 0°56′03″W / 43.149778°N 0.934108°W / 43.149778; -0.934108
Map
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084327
Kontaktua
HelbideaUrrutia

Historia aldatu

XI. mendean eraikia, XV., XVII. et XVIII. mendeetan berreraikia izan zen. 1925eko apirilaren 30ean ondare historiko bihurtu zen[1].

Gaur egun Altzürüküko udaletxea da. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak.

Urrutiatarrak aldatu

Urrutia abizena frantsesez, De Ruthie da.

1256. urtean, urrutiatar bat aukeratu zuten kapareen erromesal dia egiteko, eta Zuberoako bizkondea zen Auger Miramontek egindako krimenak ordaintzeko.

1506an, Peyrot Luis XII.aren ganberako kontseilari eta kapare izan zen, eta ondoren, besteak beste, Zuberoako eta Saint Germaingo (Laye) gazteluetako kapitaina eta jauna.

Peyrotek eraiki zuen gazteluko zati zaharrena. Peyroten anaia Bernard Frantzisko I.aren kontseilaria eta kapilaua izan zen. Julio II.a Aita Santuak sagaratu zuen gorteko apezpiku, Henrike II.ak hala eskatuta.

Juan, iloba, Gipuzkoan atxilotu zuten 1546an. Pierre Urrutia Santa Graziko (1677) abadea izan zen, eta ondoren, Rieuxko apez pikua (1705-1709). Juan Urrutia (1714) izan zen Santa Graziko az ken abadea, eta geroago, Saint Bertrand de Commingeseko izan zen bikario nagusia.[2]

Abesti bat aldatu

Honako kanta honek Urrutiarekin eta Ahe tzerekin du lotura:

Ahetzeko anderia
Urrutian khorpitzez
Hor dizu bere buria
Kanpoan da bihotzez.

Abestian aipatzen den Urrutia jauna 1422an ezkondu zen Domenge Ahetzerekin. Abestiari jaramon eginez gero, gizon gogorra zen.[2]

Jakingarriak aldatu

2002an Altzürükük Ürrüti Jauregiko Peirot pastorala taularatu zuten.

Erreferentziak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu