Urduliz

Bizkaiko udalerria

Urduliz Bizkaiko ipar-erdialdeko udalerri bat da, Uribe Kostako eskualdekoa. 2016. urtean 4.128 biztanle zituen.

Urduliz
 Bizkaia, Euskal Herria
Urduliz herriaren ikuspegia.
Urdulizko bandera

Urdulizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Urduliz
AlkateaJavier Bilbao (EAJ)
Posta kodea48610
INE kodea48089
Herritarraurduliztar
Kokapena
Koordenatuak43°22′21″N 2°56′57″W / 43.3726°N 2.9492°W / 43.3726; -2.9492
Map
Azalera7,8 km²
Garaiera82 metro
Distantzia23 km Bilbora
Demografia
Biztanleria5.469 (2023)
222 (2022)
alt_left 2.220 (%40,6) (%40,9) 2.236 alt_right
Dentsitatea325,4 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,27
Zahartze tasa[1]% 20,76
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60,74
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,25 (2011)
Genero desoreka[1]% 10,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 45,79 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 27.14 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urduliz.eu

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Urduliz Butroe ibaiaren haranean dago, ibai horren ezkerreko aldean alegia. Geologiari dagokionez, Bizkaiko sinklinorioan dago. Sinklinorioaren mendebalde-ekialdeko norabidea argi erakusten du Urduliz zeharkatzen duten mendixken kokapenak. Udalerriko mendirik garrantzitsuenak Munarrikolanda (255 m), eta Peñas (198 m) dira.

Herriaren iparraldean, itsasotik gertuago, Butroe ibaiarekin Tarigua eta Kukatxe errekak batzen diren lekua dago.

Udalerri mugakideak aldatu

Urdulizek mugakide ditu Barrika eta Plentzia, iparraldean; Berango eta Erandio, hegoaldean; Gatika eta Laukiz, ekialdean; eta Sopela eta Berango, mendebaldean.

Historia aldatu

Uribe merindadeko elizatea, Gernikako batzar nagusietako berrogeita hamargarren jesarlekua betetzen zuen. Butroiko etxebarriatarren jaurgoaren zati izan zen, euren boterea adierazteko Barriako dorretxea eraiki zuten. 1770. urtean berreraikitako Santa Marina baselizaren patroiak izan ziren. Baseliza hori izen bereko haitzetan dago eta elizaz gain, zortzi errota egon ziren han antzina.

Santa Marina haitzetatik Bizkaiko kostalde guztia ikusten da, Luzero puntatik Billao lurmuturreraino. Nekazaritza izan zen mende askoan Urdulizko jarduera ekonomiko nagusia. Horren adierazle, landatzen ziren garia, indabak, eta txakolina ekoizteko mahastiak esaterako. Horrez gain, udalerriaren gune garaienetan zurgintza zen jarduera nagusia. XIX. mendearen amaieran Urdulizko harrobietatik ateratako harriarekin Butroiko gaztelua eraiki zen.

XX. mende hasierara arte Urduliz nekazarien herria zen. Industrializazioaren hastapenak ziren, eta nekazaritzaren mundutik zetozen hainbat bizilagunek landa guneak hustu egin zituzten apurka-apurka. Dena den, Bizkaiko bestelako herriek izan zuten biztanleria galerak ez zuen eraginik izan Urdulizen: batetik, herrian zegoen harrobi eta bestelako industria txikiengatik, eta bestetik, Bilborekin zeukan hurbiltasun erlatiboarengatik. Urtetan, Bizkaiko industrializazioaren ikur izan zen Mecanica de la Peña enpresaren egoitza izan zen Urduliz.

Azken urteetan, eraikitzeko lur asko izan, eta Bilbotik hurbil zegoela eta, biztanle asko erakarri ditu herriak.

Demografia aldatu

Urdulizko biztanleria

Politika aldatu

 
Urdulizko udaletxea

2011ko udal hauteskundeak aldatu

Urdulizko alkatea EAJko Javier Bilbao da, 2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 41 izan ziren, emandako boto guztien %2,05. Boto zuriak, berriz, 62 izan ziren, emandakoen %3,16. Abstentzioa %30,50koa izan zen.

Urdulizko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[4]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5
831 (%43,78)
Bildu
5
706 (%37,20)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
1
147 (%7,74)
Alderdi Popularra (PP)
-
119 (%6,27)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
95 (%5,01)

Kultura aldatu

Urdulizko Rosario Bilbao[5] (Ahotsak[6] proiekturako)

Euskara aldatu

Urdulizen[7] Uribe Kostako hizkera[8] da nagusi, mendebaldeko euskalkiaren aldaera. Iñaki Gaminde hizkuntzalariak bere doktorego-tesian Urduliz eta Gatikako herri hizkerak linguistikoki aztertu zituen 1992an.[9]

Garraiobide eta azpiegiturak aldatu

Metroa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Urduliz zeharkatzen du, eta udalerrian Urduliz izeneko geltokia du. 2006an Bizkaiko Garraio Partzuergoak trenbidea herrian zehar lurperatzeko eta trenbidea eta errepidearen arteko igarobidea kentzeko proiektua aurkeztu zuen, trenbidearen 500 bat metro lurperatu, eta geltoki berria eraiki zirela. 2017ko apirilaren 10an lurpeko geltoki berria inauguratu zen, hala Bilboko metro sareko azken pasonibela ezabatu zen.[10]

Autobusa aldatu

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Jaiak eta ospakizunak aldatu

Urdulizko Andra Mari jaiak Irailaren 8an ospatzen dira. Jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa hilabete batzuk lehenago, apirilean, izan ohi da.

Uztailaren 20an erromeria antolatzen da.

Abuztuaren 16an nekazaritza azoka antolatzen da, bertako produktuen lehiaketa, salmenta eta erakustaldiarekin.

Kirol instalazioak aldatu

  • Iparralde kiroldegia, Aita Gotzon kalean.
  • Futbol zelai zaharra, Igeltzera kalean.
  • Txiberri tabernako frontoia, Aita Gotzon kalean.
  • Urdulizko zaldi Kluba, Goieta kalean.
  • Urdulizko futbol zelai berria, Iparralde kiroldegiaren aurrean.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Andra Maria eliza.

Urduliztar ospetsuak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskadi.net. «2011ko udal hauteskundeen emaitzak» (Noiz kontsultatua: 2014-/07-25).
  5. «Bilbao Ubillos, Rosario - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  7. «Urduliz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  8. «Uribe Kostakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
  9. Gaminde Terraza, Iñaki. «Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
  10. (Gaztelaniaz) Deia. «El soterramiento del metro en Urduliz será realidad en 2016» (Noiz kontsultatua: 2014-10-25).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa