Urden putzua, eskandinaviar mitologian, Asgarden, Yggdrasil zuhaitzaren sustraietako bat elikatzen zuen putzua zen.

Völusparekin harremana aldatu

"Igarlearen Ikuskarian" edo Völuspan, Urden putzua, 19 eta 20. bertsoetan aurki daiteke

Nik badakit lizar sakratu bat ureztatzen dela
Yggdrasil garaia, lupetz zuriarekin;
hori, haranetik jaisten den ihintza da;
Urden putzuaren ondoan, beti berde altxatzen da.

Handik, oso emakume jakintsuak datoz
hiru, zuhaitzaren azpian dauden uretakoak
Urd deitzen zen lehena, Verdandi bigarrena,
-euren taula idazten zuten- Skuld hirugarrena
patuak zuzentzen zituzten, euren bizitzak
gizakiei ematen zieten, euren zortea gizonei

Bertso hauetan, igarleak, norna deritzenek, zuhaitza nola ureztatzen duten kontatzen du, eta Urden putzua jakinduria iturri dela ere badinosku. Eurek, putzuko ura eta iturriaren inguruan dauden lokatza hartzen dute, eta, lizarra, lehor ez dadin edo bere adarrak ihar ez daitezen ureztatzen dute. Urdeko ura hain da sakratua, iturrira heltzen den oro zuri bihurtzen dela.

Bertatik gizakien lurrera erortzen den ihintza, hauek, eztizko ihintz deitzen dute, eta honekin elikatzen dira erleak. Bi beltxarga elikatzen dira Urden putzutik, eta hauengandik jaiotzen da beltxargen espeziea.


Kanpo estekak aldatu