Urbano VIII.a[1] (latinez: Urbanus VIII), jaiotzez Maffeo Barberini (Florentzia, 1568ko apirilaren 5a - Erroma, 1644ko uztailaren 29a), Eliza Katolikoko 235. aita santua izan zen, 1623 eta 1644 artean.

Urbano VIII.a

(1627)

235. Aita santu

1623ko abuztuaren 6a - 1644ko uztailaren 29a
Gregorio XV.a - Inozentzio X.a
Kolegio Kardenalizioko kamarlengoa

1623 -
Scipione Borghese (en) Itzuli - Giovanni Garzia Millini (en) Itzuli
elizbarrutiko apezpiku

1608ko urriaren 27a - 1617ko uztailaren 17a
Alfonso Visconti (en) Itzuli - Lorenzo Castrucci (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Spoleto-Norcia (en) Itzuli
Apostolic Nuncio to France (en) Itzuli

1604ko abenduaren 4a - 1607ko irailaren 20a
artzapezpiku titular

1604ko urriaren 20a -
Elizbarrutia: Titular Archbishopric of Nazareth (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaffeo Virginio Romolo Barberini
JaiotzaFlorentzia1568ko apirilaren 5a
BizilekuaFlorentzia
HeriotzaErroma1644ko uztailaren 29a (76 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Familia
AitaDon Antonio Barberini
AmaCamilla Barbadori
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Familia
LeinuaBarberini (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaZuzenbiden Doktorea
doktorea
Hizkuntzakitaliera
esloveniera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, mezenasa, idazlea eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa

Find a Grave: 8806004 Edit the value on Wikidata

Jatorria eta prestakuntza aldatu

Maffeo Barberini florentziar familia noble batean sortu zen. Aita hil ondoren, amak Erromara bidali zuen, protonotario apostoliko kargua zuen osaba Francesco Barberiniren babespean. Jesuiten Collegio Romano-n ikasi ostean, 1589an zuzenbideko doktoregoa lortu zuen Pisako unibertsitatean[2].

Eliz karrera aldatu

Erromara itzuli ondoren, Aita Santuaren administrazioarentzat hasi zen lanean, laburtzaile apostoliko (latinez: abbreviator) eta Signatura Apostolikoko Auzitegi Gorenaren erreferendario gisa. 1592an, Klemente VIII.a aita santuak Fanoko gobernari izendatu zuen. 1601ean, Frantziara bidalia izan zen, Aita Santuaren ordezkari gisa, Henrike IV.a Frantziakoa eta Maria Medici errege-erreginei zorionak ematera, Luis semearen jaiotzagatik[2].

1604an Nazareteko artzapezpiku izendatua izan zen, eta 1604-1606 bitartean Parisera nuntzio apostolikoa izan zen. 1606ko irailaren 11n, Paulo V.a aita santuak kardinal presbitero izendatu zuen, eta 1608ko urriaren 17an Spoletoko artzapezpiku[2].

Aitasantualdia aldatu

1623ko uztailaren 19an Gregorio XV.aren ondorengoa aukeratu behar zuen konklabea bildu zen. Kardinalen Kolegioa 66 kidez osaturik zegoen, baina 55ek bakarrik parte hartu zuten konklabean. Hau bi alderditan banaturik zegoen: espainiarra eta frantziarra. Azkenik, abuztuaren 6an Francesco Barberini hautatu zuten aita santu, 50 botorekin. Baina Erroman zabaldurik zegoen malaria izurritearen ondorioz, irailaren 29 arte ez zuten koroatu.

Agintean egon zen garaian Inkisizioak Galileo kondenatu zuen (1633). 1643an, Cornelius Jansenen Augustinus lana kondenatu zuen. Urbinoko dukerria Aita Santuen agindupean jarri zuen. Poesiak idatzi zituen latinez (1640, Poemata)[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
  2. a b c Ott, Michael T.. Pope Urban VIII. in: The Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company. newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2015-10-28).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbano VIII.a  


Aurrekoa
Gregorio XV.a
Aita santua
1623-1644
Ondorengoa
Inozentzio X.a