Urakami katedrala (japonieraz: 浦上天主堂 Urakami Tenshudō?) Nagasakin dagoen katedral katolikoa da, garai batean Asia ekialdeko handiena izan zena. Izen ofiziala Andre Mariaren katedrala badu ere Urakami auzoan egoteagatik Urakami katedrala izenaz ezagutzen da.

Urakami katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nagasaki
Core city of Japan Nagasaki
Koordenatuak32°46′34″N 129°52′06″E / 32.77619°N 129.86839°E / 32.77619; 129.86839
Map
Historia eta erabilera
Suntsiketa 1945eko abuztuaren 9a
Izenaren jatorriaSortzez Garbia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Nagasaki (en) Itzuli
Suntsipena1945
Arkitektura
EraikitzaileaYosuke Tetsukawa (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua
EstiloaNeorromanikoa
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1865ean Bernard Petitjean apaiz frantsesa konturatu zen Urakami auzoko biztanle gehienak kristauak zirela baina 1869 eta 1873 artean ihes egin behar izan zuten kristautasuna ez baitzen legezkoa. 1873an itzuli zirenean beren katedrala eraiki behar zutela erabaki zuten. 64 metroko altuera zuten bi dorre eraiki zituzten 1875ean eta eliza 1877an martxan hasi zen.

1945eko bonba atomikoaren hipozentruan egonik erabat suntsitu zen eta horma bakarrak iraun zuen zutik. Andre Mari eguna (abuztuaren 15a) gertu izanik katedrala beteta zegoen meza entzuten. denak hil ziren.

1959an katedrala berreraikitzea erabaki zuten. Kokapena zehazteko istiluak izan ziren, katolikoek toki berean berreraiki nahi zuten, beren jazarpenaren sinboloa baitzen Urakami auzoa, baina hiriko gobernuak elizaren aztarnak bonba atomikoaren sinbolo izan zitezen anhi zuen eta aztarnak errespetatuz alboan berreraiki zen aurrez zeukan frantziar estiloa erabiliz.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu