Ur gazikara

Ur gazi eta gezaren nahastea den ura. Ibaien estuarioetan, paduretan eta zenbait aintzira eta barne-itsasotan sortzen da

Ur gazikara ur geza baino disolbaturiko gatz, batez ere sodio kloruro, gehiago eta ur gazia baino gutxiago duen ura da.

Ur gazikarako arrain bat: monodactylus argenteus.

Adituen ustetan, ur gazikarak litroko 0,5 eta 30 arteko gatz-gramo ditu. Lurraren ur gazikararen gehiena estuarioetan dago, ibai eta itsasoen nahasketaren ondorioz[1]. Bertako uraren gazitasuna denbora eta lekuaren arabera aldatzen da. Badaude ur gazikara duten iturburuak ere, lurzoru gaziek sortuak.


Uraren gazitasuna (‰)[2]
Ur geza
Ur gazikara
Ur gazia
Gatzuna
< 0,5
0,5 - 30
30 - 50
> 50

Erreferentziak aldatu

  1. Seeliger, Ulrich; Kjerfve, Björn. (2001). Coastal Marine Ecosystems of Latin America. Springer, 185–204 or. ISBN 9783540672289..
  2. Groundwater Glossary. 2006-03-27.

Kanpo estekak aldatu