United Rugby Championship

Artikulu hau errugbi lehiaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic League».

United Rugby Championship Irlanda, Eskozia, Gales, Italia eta 2017-18 denboralditik aurrera Hegoafrikako errugbi taldeek urtero jokatzen duten liga da. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

United Rugby Championship
Sorrera 2001 (Pro 12 Liga)
2017 (Pro 14 Liga)
2021 (United Rugby Championship)
Eremua Irlanda (4 talde)
 Eskozia (2 talde)
 Gales (4 talde)
 Italia (2 talde)
 Hegoafrika (4 talde)
Taldeak 16
Maila 1
Garaipen gehien Leinster (8)
Txapelduna Munster (2022-23)
Webgunea www.pro14rugby.com
2010ko finala, Ospreys eta Leinsterren artean.
Connacht eta Munsterren arteko partida.
Glasgow Warriors eta Ulster Rugbyren arteko partida.
Llanelli Scarlets eta Benetton Trevisoren arteko partida.
Edinburgh eta Cardiff Bluesen arteko partida.

Izenak aldatu

2001ean sortu zen eta gaur egun 16 taldek osatzen dute. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesez Celtic League, galeseraz Y Gynghrair Geltaidd eta irlanderaz An tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magners sagardoetxe irlandarraren babespean izendapena aldatu zuen, ondoren RaboDirect eta beranduago Guinness Pro14, babeslea garagardo etxe ezaguna izateagatik eat 14 taldek parte hartzen zutelako. 2021-22 denboraldian Super Rugby ligako talde hegoafrikarrak sartu ziren eta dagoeneko 16 talde daude liga honetan.

Ezaugarriak aldatu

Denboraldia irailetik maiatzera ospatu ohi da. United Rugby Championshipeko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Txapelketan zehar jokatutako partidak saihesten dituzte. Galestar, irlandar, eskoziar eta italiar federazioek (edo batasunek) United Rugby Championship europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challege Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.

Lehiaketa sistema (2001-2017) aldatu

Ligak bi fase izaten zituen, lehenik eta behin 12 talderen arteko liga erregularra jokatzen zen eta ondoren lau onenek txapeldun izateko play-offak jokatzen zituzten.

Lehiaketa sistema (2017-2021) aldatu

2017-18 denboraldirako Hegoafrikako bi talde sartu ziren ligan eta honek sistemaren aldaketa ekarri zuen. Zazpi taldetako bi multzo (konferentzia) osatu ziren, bakoitzean bina irlandar eta galestar eta eskoziar bat, italiar bat eta hegoafrikar bat sartu ziren.

Konferentzia bakoitzean bi itzuli jokatu ondoren multzo bakoitzeko txapelduna bigarren faseko finalerdietara sailkatzen zen zuzenean. Multzo bakoitzeko bigarrena eta hirugarrena bigarren faseko final laurdenetara pasatzen ziren.

Lehiaketa sistema (2021-etik aurrera) aldatu

Lau taldetako multzoak eratu ziren eskualdearen arabera, Irlandako liga, Eskozia-Italiako liga, Galesko liga eta Hegoafrikako liga. Seina partida jokatu ondoren beste 12 jokatzen dituzte gainerako ligetako taldeen aurka. Liga taulako zortzi aurrenekoek titulurako play-offak jokatuko dituzte.

Laburpena aldatu

Urteak Izena Talde kopurua Herrialdeak
2001-
2010
Zeltiar Liga aldakorra   Eskozia,   Gales,
  Irlanda
2010-
2017
Pro 12 Liga 12   Eskozia,   Gales,
  Irlanda,   Italia
2017-
2021
Pro 14 Liga 14   Eskozia,   Gales,   Hegoafrika,
  Irlanda,   Italia
2021- United Rugby Championship 16   Eskozia,   Gales,   Hegoafrika,
  Irlanda,   Italia

Komunikabideen jarraipena aldatu

Magners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta Galesko S4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.

Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.

Taldeak aldatu

Eskualdekako taldeak eratu dira. Lau talde irlandar, lau galestar, bi eskoziar, bi italiar eta bi hegoafrikar dira parte hartzaileak:

Taldea Errugbi zelaia (edukiera) Hiria
  Benetton Rugby Treviso Stadio Comunale di Monigo (6.700) Treviso
  Bulls Loftus Versfeld Stadium (51.762) Pretoria
  Cardiff Blues Cardiff City Stadium (26.828) eta Millennium Stadium (74.500) Cardiff
  Connacht Rugby Galway Sportsgrounds (7.000) Galway
  Edinburgh Rugby Murrayfield Stadium (67.800) Edinburgh
  Glasgow Warriors Scotstoun (10.887) Glasgow
  Leinster Rugby RDS Arena (18.500) eta Donnybrook (12.500) Dublin
  Lions Ellis Park Stadium (62.567) Johannesburgo
  Scarlets Parc y Scarlets (14.870) eta Racecourse Ground (15.500) Llanelli
  Munster Rugby Thomond Park (26.000) eta Musgrave Park (8.300) Limerick eta Cork
  Newport Gwent Dragons Rodney Parade (12.000) Newport
  Ospreys Rugby Liberty Stadium (20.500) Swansea
  Sharks Kings Park Stadium (52.000) Durban
  Stormers Lurmutur Hiria estadioa (55.000) Lurmutur Hiria
  Ulster Rugby Ravenhill Stadium (12.800) Belfast
  Zebre Rugby Stadio Sergio Lanfranchi (5.000) Parma

Podiuma aldatu

     
 
 
 
  Leinster
8 Liga
     
 
 
 
  Ospreys
4 Liga
     
 
 
 
  Munster
4 Liga

Palmaresa aldatu

Denboraldia Taldeak Txapelduna Emaitza Txapeldunordea Jokalari onena
2001-02 15   Leinster 24-20   Munster
2002-03 16   Munster 37-17   Neath
2003–04 12   Llanelli Scarlets liga   Ulster
2004–05 11   Ospreys liga   Munster
2005–06 11   Ulster liga   Leinster
2006–07 11   Ospreys liga   Cardiff Blues
2007–08 10   Leinster liga   Cardiff Blues
2008–09 10   Munster liga   Edinburgh
2009-10 10   Ospreys 17-12   Leinster   Tommy Bowe (Ospreys)
2010-11 12   Munster 19-9   Leinster   Ruan Pienaar (Ulster)
2011-12 12   Ospreys 31-30   Leinster   Tim Visser (Edinburgh)
2012-13 12   Leinster 24-18   Ulster   Nick Williams (Ulster)
2013-14 12   Leinster 34-12   Glasgow Warriors   Dan Biggar (Ospreys)
2014-15 12   Glasgow Warriors 31-13   Munster   Rhys Webb (Ospreys)
2015-16 12   Connacht 20-10   Leinster   Bundee Aki (Connacht)
2016-17 12   Llanelli Scarlets 46-22   Munster   Charles Piutau (Ulster)
2017-18 14   Leinster 40-32   Llanelli Scarlets
2018-19 14   Leinster 18-15   Glasgow Warriors
2019-20¹ 14   Leinster 27-5   Ulster
2020-21² 12   Leinster 16-6   Munster
2021-22 16   Stormers 18-13   Bulls
2022-23 16   Munster 19-14   Stormers

Garaipenak aldatu

Taldeka aldatu

Taldea Txapelduna Finalista Garaipen urteak
  Leinster 8 5 2002, 2008, 2013, 2014, 2018, 2019, 2020, 2021
  Munster 4 5 2003, 2009, 2011, 2023
  Ospreys 4 0 2005, 2007, 2010, 2012
  Llanelli Scarlets 2 1 2004, 2017
  Ulster 1 3 2006
  Glasgow Warriors 1 2 2015
  Stormers 1 1 2022
  Connacht 1 0 2016
  Cardiff Blues 0 2
  Neath 0 1
  Edinburgh 0 1
  Bulls 0 1

Herrialdeka aldatu

Herrialdea Garaipenak Finalistak Talde txapeldunak (kopurua)
  Irlanda 14 14 Leinster (8), Munster (4), Connacht (1), Ulster (1)
  Gales 6 4 Ospreys (4), Scarlets (2)
  Eskozia 1 3 Glasgow Warriors (1)
  Hegoafrika 1 1 Stormers (1)
  Italia 0 0

Zeltiar Kopa aldatu

Bi urtetan Zeltiar Kopa ere jokatu zen.

Denboraldia Taldeak Txapelduna Txapeldunordea
2003–04 12   Ulster   Edinburgh
2004–05 8   Munster   Llanelli Scarlets

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu